Eraikinen edo instalazioen oin berriko obrak egikaritzeko udal-baimena, baita handitzekoak, eraberritzekoak edo birgaitzekoak ere, eraikin edo instalazio horien egitura edota konfigurazio arkitektonikoa eraginpean hartzen badute.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Fakultatibo eskudunak sinatutako proiektu teknikoa (oinarrizkoa edo egikaritzapenekoa), paperezko euskarrian eta euskarri digitalean. Egikaritzapen-proiektua bada, dagokion elkargo ofizialak onetsi beharko du. Lizentzia oinarrizko proiektuaren gain eman ahal izango da, obra hasi aurretik egikaritzapen-proiektua aurkeztu beharko bada ere.
Legeria aplikagarriaren arabera kasu bakoitzean aplikagarriak diren sektore-baimen konkurrenteak (ikus oharrak):
Instalazio osagarriak (aldamioak, garabiak...) jarri behar badira edota jabari publikoa okupatu, gainerakoaz aparte lortu beharko da dagokion lizentzia.(3.8 eta 3.9 prozedura-fitxa).
Obraren zuzendaritza fakultatiboa izendatzea (obra-zuzendaritza, egikaritzapen materialeko zuzendaritza, eta segurtasun- eta osasun-koordinazioa).
Eusko Jaurlaritzaren estatistika- eta eraikuntza-inprimakia, obrak hasi aurretik aurkeztu. beharrekoa.
Jardunaren berariazko izaeraren arabera eska daitekeen bestelako dokumentazioa.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). 5. Ordenantza fiskala.
Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. Ordenantza fiskala.
Zerga eta zerbitzuak emateagatiko tasa eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu errealaren eta benetakoaren gain kalkulatuko dira (egikaritzapen materialeko aurrekontua BEZik gabe).
Abal bat utzi behar da hondakinak behar bezala kudeatzearekin lotutako betebeharrak bermatzeko (hondakinak kudeatzeari buruzko kapituluari dagokion zenbatekoaren % 120. 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duena)
Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete. Administrazio.
Isiltasunaren ondorioa: Aurkakoa.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)
Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT)
Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak
Sektore-araudia.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera jaso eta egiaztatzea, baita aurkeztutako dokumentazioa ere.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek proiektua aztertzea hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatzeko. Txostena egitea.
5. Ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.
6. Zerbitzu Ekonomikoetara helaraztea.
7. Udal-tasa eta -zergak likidatzea.
8. Likidazioa interesdunari jakinaraztea.
9. Obren egikaritzapena kontrolatzea (zuinketa-akta, lizentziaren baldintzak...).
10. Obra-amaierako dokumentazioa aurkeztea, hala badagokio
11. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
12. Udal-zergen azken likidazioa.
Bilboko aireportuaren zortasun aeronautikoko guneko jardunei dagokien sektore-baimena Aireko
Segurtasunaren Estatuko Agentziari eskatuko zaio, erakunde horren webgunean deskargatu beharreko formularioaren arabera.
Eskaera deskargatu eta bete ondoren, Udaletxean bertan aurkeztu behar da. Gainerako sektorebaimenak interesdunak eskatu beharko ditu organo eskudunean ondoren udalari aurkezteko, lizentzien eskariarekin batera.
Unitate izapidetzaileak eskubidea izango du edozein motatako dokumentazio osagarria eskatzeko izapidea behar bezala kudeatzeko. Halaber, kutsadura akustikoari buruzko arau-xedapenak ere aintzat hartu behar dira: 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.
Bide publikoak edukiontziekin, aldamioekin eta abarrekin okupatu behar badira, dagokion lizentzia eskatu beharko da (ikus 3.11 fitxa).