ERAISPENEKO OBRA-LIZENTZIA

Zer da?

Udal-baimena eraikin eta eraikuntzak eraisteari ekiteko.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Proiektu teknikoa bi aletan, paperezko euskarrian eta euskarri digitalean, fakultatibo eskudunak sinatutakoa eta dagokion kidego ofizialak sinatutakoa, honako hauek bilduta:

  • Egin beharreko lanen azalpenezko memoria teknikoa, programa adierazita eta lanak koordinatuta, baita pertsonak eta gauzak babesteko hartu beharreko neurriak ere, eta obra berari, bide publikoei eta alboko eraikuntza edo eraikinei dagokienez.
  • Eraginpeko eraikuntzen egungo egoera-planoak goitiko bistetan, aurretiko bistetan eta sekzioetan 1:100 eskalan.
  • Eraikinaren multzoaren kanpo-itxuraren 18x24 cm-ko tamainan, proiektuaren egileak sinatutakoak eta errealitatearen bat datozen adierazita.
  • Laneko segurtasun- eta osasun-azterlana bi aletan, teknikari eskudunak landutakoa.
  • Hondakin-kudeaketaren azterlana.

Eusko Jaurlaritzaren estatistika- eta eraikuntza-inprimakia

Obren arduradun diren langile teknikoen eta segurtasun-koordinatzailearen izendapena.

Legeria aplikagarriaren arabera kasu bakoitzean aplikagarriak diren sektore-baimen konkurrenteak (ikus oharrak):

  • Urak - Ur Agentzia (URA)
  • Errepideak - Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)
  • Kostak - Kosten Mugaketa
  • Lurzoru potentzialki kutsatuak - Ingurumen-organoa
  • Trena - Eusko Trenbide Sarea / Metro
  • Ondare kultural, historiko eta artistikoa - Bizkaiko Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza
  • Bestelakoak...

Eraikina lurra potentzialki kutsa dezakeen jarduera edo instalazio bat biltzen duten edo bildu izan duten kokalekuen inbentarioan barne hartutako lurzati baten gainean badago, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezarritako eskakizunak bete beharko dira.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). 5. Ordenantza fiskala.

  • Tasa Orokorra: % 5.
  • Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. Ordenantza fiskala.

  • Tasa Orokorra: % 0,5.
  • Zerga eta zerbitzuak emateagatiko tasa eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu errealaren eta benetakoaren gain kalkulatuko dira (egikaritzapen materialeko aurrekontua BEZik gabe).

    Ebazteko eta jakinarazteko epea

    Aurreikusitako epea: hilabete 1.
    Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
    Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

    Araudi aplikagarria

    2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

    Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

    Sektore-araudia.

    Eskaera jaso ondoko izapideak

    HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
    1. Eskaera jaso eta egiaztatzea, baita aurkeztutako dokumentazioa ere.
    2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
    3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

    HIRIGINTZAK
    4. Udal-zerbitzu teknikoek proiektua aztertzea hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatzeko. Txostena egitea.
    5. Ebazpena ematea eta interesdunari jakinaraztea.
    6. Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
    7. Udal-tasa eta -zergak likidatzea.
    8. Likidazioa interesdunari jakinaraztea.
    9. Obra-amaierako dokumentazioa aurkeztea, hala badagokio
    10. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
    11. Udal-zergen azken likidazioa, hala badagokio.
    12. Azken likidazioa interesdunari jakinaraztea.

    Oharrak

    Bide publikoak edukiontziekin, aldamioekin eta abarrekin okupatu behar badira, dagokion lizentzia eskatu beharko da (ikus 3.11 fitxa).

    Unitate izapidetzaileak eskubidea izango du edozein motatako dokumentazio osagarria eskatzeko izapidea behar bezala kudeatzeko.

    Arlo arduraduna

    Lurraldea / Hirigintza