Lur-mugimenduetarako eta lur-erauzketa eta -berdinketako obretarako udal-baimena edozein lurzoru motatan, betiere metrotik gorako desnibelekin.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Proiektu teknikoa bi aletan, paperezko euskarrian eta euskarri digitalean, fakultatibo eskudunak sinatutakoa eta dagokion kidego ofizialak sinatutakoa, honako hauek bilduta:
Legeria aplikagarriaren arabera kasu bakoitzean aplikagarriak diren sektore-baimen konkurrenteak (ikus oharrak):
Obren arduradun diren teknikarien izendapena (obrak hasi aurretik aurkeztu behar da).
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). 5. Ordenantza fiskala.
Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. Ordenantza fiskala.
Zerga eta zerbitzuak emateagatiko tasa eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu errealaren eta benetakoaren gain kalkulatuko dira (egikaritzapen materialeko aurrekontua BEZik gabe).
Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)
Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko Lege orokorra
49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
5. Txostenak egitea.
6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
7. Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
8. Udal-tasa eta -zergak likidatzea.
9. Likidazioa interesdunari jakinaraztea.
Esku-hartzetik lortutako lurrak botatzen edo berdintzen badira 500.000,00 m3-tik gorako bolumenean, sailkatutako jarduera-lizentzia lortu beharko da (3/1998 Legea, II-A eranskina, 11. zenbakia).