IGOGAILUA JARTZEKO LIZENTZIA

Zer da?

Udal-baimena, oztopo arkitektonikoak desagerraraztea edo eraikin baten irisgarritasun-baldintzak hobetzea dakarten obrak egiteko igogailu berri bat instalatu edo haren ibilbidea atariaren kotara aldatuz.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Proiektu teknikoa bi aletan, paperezko euskarrian eta euskarri digitalean, fakultatiboak sinatutakoa eta dagokion kidego profesionalak bisatutakoa. Proiektu horrek, berezkoa duen edukiaz gain, honako dokumentazio hau bildu beharko du:

  1. Kokapen-alternatibak, onetik okerragora arrazoituz kokapen posibleak, onartutakoaren arrazionaltasuna justifikatu, irisgarritasuneko eta Erandioko Arau Subsidiarioetara egokitzeko indarreko araudian ezarritako irizpideen barruan.
  2. Mugakideen bista-afektazioen azterlana, eraginpeko eraikinen argazkiekin eta gotiko bistako eta aurretiko bistako planoarekin, leihoen kokalekuarekin.
  3. Irizpide funtzionalak proiektuak eskaintzen dituen hobekuntzak justifikatuz eraikinerako irisgarritasun-baldintzetan.
  4. Igogailuaren kutxaren osaerari buruzko irizpideak egungo fatxadarekiko.
  5. Ingurumenerako afektazioak minimizatzeko beharrezkoak diren neurrien proposamena.
  6. Planteatutako soluzioaren ondoriozko inpaktuen ebaluazioa (fisikoa, estetikoa, akustikoa, eta abar), baita zuzenketa-proposamenak ere.
  7. Espazio publikoa eraginpean hartzen duten soluzioekin batera eraginpeko espazio publikoaren urbanizazio-obren Eranskina bildu beharko da, eta Udalaren Hirigintza Batzordeari azaldu beharko zaio, Batzordeak berak onar dezan.
  8. Obren egikaritzapen-kostua, baita kasuan kasu desjabetu beharreko ondasun eta eskubide guztien balio ekonomikoa ere, kostu hori ondoren berregokitu beharra alde batera utzi gabe.
  9. Proposatuko soluzioak eraginpean hartutako ondasun eta eskubide guztien zerrenda, haien.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). 5. Ordenantza fiskala.

  • Dibertsitate funtzionala dutenen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrak: % 2.
  • Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. Ordenantza fiskala.

  • Tasa Orokorra: % 0,5.
  • Zerga eta zerbitzuak emateagatiko tasa eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu errealaren eta benetakoaren gain kalkulatuko dira (egikaritzapen materialeko aurrekontua BEZik gabe).

    Ebazteko eta jakinarazteko epea

    Aurreikusitako epea: hilabete 1.
    Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
    Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

    Araudi aplikagarria

    2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

    Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

    Etxebizitzetarako irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantza

    20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzen duena

    68/2000 Dekretua, Irisgarritasun Baldintzei buruzko Arau Teknikoei buruzkoa

    Eskaera jaso ondoko izapideak

    HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
    1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
    2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
    3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

    HIRIGINTZAK
    4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
    5. Txostenak egitea.
    6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
    7. Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
    8. Udal-tasa eta -zergak likidatzea.
    9. Likidazioa interesdunari jakinaraztea.

    Oharrak

    Jabari publikorako afektazioen kasuan okupazio pribatiborako dagokion baimena/emakida eskatu

    ahalko da, lizentziaz gain (ikus 3.11 fitxa).

    Potentzialki kutsatzaileak diren jarduerak biltzen edo bildu dituzten kokapenen kasuan inbentarioan barne hartutako kokalekuen kasuan, berariazko legeria aplikatzearen ondoriozko prozedurazko eskakizunak hartu beharko dira kontuan.

    Hirugarrenenak diren gune pribatuen desjabetzeak udal-ordenantzan araututako berariazko prozedura izapidetzeko eskatuko du.

    Arlo arduraduna

    Lurraldea / Hirigintza