Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren II eranskinaren A) letran bildutako jarduera edo establezimendu bat instalatzea, zabaltzea edo eraberritzea helburu duen udalbaimena, kalterik eragin badiezaioke ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei, kalte horiek sortzeko arriskuak eragin edo pertsonei eragozpenak eragin.
Lokalean obrak egitea edo higiezina eraikitzea beharrezkoa izanez gero, ezin izango da eskuhartze horietarako lizentziarik eman aldez aurretik dagokion jarduera-lizentzia lortu ez bada.
Jarduera-lizentziaren izapidetzean beste Administrazio Publiko batzuek parte hartzen dute, Udalaz gain.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Proiektu teknikoa eta deskribapen-memoria, teknikari eskudunak sinatutakoak, eta bertan jardueraren ezaugarriak zehaztuko dira, baita proiektua kokatuko den ingurunearen deskribapena, izan dezakeen ingurumen-ondorioa eta erabiltzea proposatzen diren neurri zuzentzaileak ere, neurri horien eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adierazita, teknika eskudunaren sinadurarekin (2 kopia paperezko formatuan eta 1 formatu digitalean).
Ingurumen-inpaktuko ebaluazioa gainditu behar duten proiektuen kasuan, aipatutako dokumentazioak ingurumen-inpaktuko azterlan bat bildu beharko du.
Kasuan kasu, Autobabeserako Euskal Arauaren araberako Autobabes Plana, 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa.
Legeria aplikagarriaren arabera kasu bakoitzean aplikagarriak diren sektore-baimen konkurrenteak:
Jarduera instalatzeko oin-berriko obrak, edo lokala eraberritzeko, handitzeko edo egokitzekoak egin behar badira, dagokion lizentzia eskatu beharko da edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu, jardunen hedaduraren arabera (ikus 3.1 eta 3.14 fitxak) eta dagokion dokumentazioa aurkeztu.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Zerbitzuak emateagatiko tasa. 10. Ordenantza fiskala.
Edozein kasutan, gutxieneko zenbatekoa 322,00 € izango da.
Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.
Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT)
Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak
3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa (55. art. eta hurrengoak)
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena
213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena (BTEE)
277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera jasotzea eta dokumentazioa egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek proiektua aztertzea hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatzeko.
5. Txostenak egitea.
6. Espedientea jendaurrean 15 egunez erakusgai jartzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko iragarki bidez eta instalazioaren lekutik bertan-bertan bizi diren auzokoei pertsonalki jakinaraztea, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.
7. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailera igortzea txosten nahitaezko eta loteslea eskatuz.
8. Jardueraren izaeraren araberako txosten teknikoa eta alegazioei buruzkoa, halakorik balego.
9. Udalaren txosten arrazoitua jardueraren ezarpenari buruz.
10. Dagokion ingurumen-organora igortzea neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatuz (Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila bizitegitarako hiri-lurzoruko jardueren kasuan edo Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitate Zuzendaritzak gainerako kasuetan).
11. Espedientea ebaztea eta interesdunari jakinaraztea.
12. Zerbitzu Ekonomikoetara helaraztea.
13. Udal-tasen likidazioa.
14. Likidazioa interesdunari jakinaraztea.
Interesdunak jardueraren hasieraren aurretiazko komunikazioa egitea: Jarduera sailkatuko lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak ezarri eta instalazioak gaitutakoan, interesdunak aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko du zehaztutako ereduari jarraikiz: Eskaera orokorra. Horrekin batera, jarduera edota instalazioak eraikuntza-proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla eta ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla ziurtatuko duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, teknikari eskudunak egindakoa.
Ondoren honako jardun hauek egingo dira:
Jarduera sailkatuko lizentzia eskatu aurretik, jarduera publiko edo pribatuaren sustatzaileak udalari egin ahalko dio kontsulta lizentziaren eskakizun juridiko eta teknikoen eta aurreikusi daitezkeen neurri zuzentzaileen informazioa eman diezaioten, baita jardueraren bideragarritasunari buruz ere. Kontsulta hori Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 57.1 artikuluan dago aurreikusita.
Jarduera bilduko duen higiezina eraiki edo egokitzapen-obrak egin behar badira, jardun horiek nahitaezko lizentzia edo aurretiazko komunikazioa beharko dute, kasuen arabera Aurretiazko komunikazioa udalari aurkezten zaion egun beretik hasi ahalko da jarduera, udaladministrazioari dagozkion egiaztapen-, ziurtapen-, ikuskapen- eta zehapen-ahalmenak alde batera utzi gabe, eta dagozkion udal-tasen ordainketa ere alde batera utzi gabe.
Jardueraren hasieraren arduradun esklusiboak jardueraren beraren titularra eta, kasuan kasu, legezko eskakizunak bete direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eman dituzten teknikariak izango dira, administrazio-titulu gaitzaileak eduki beharra eta sektore-araudi aplikagarriaren arabera nahitaezkoak diren aldez aurreko kontrolak gainditu beharra aldera batera utzi gabe.
Edozein daturen, adierazpenen edo deklaratutako dokumenturen zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak, funtsezkoa bada, eskubidearen edo eraginpeko jardueraren egikaritzapenarekin jarraitzea ezinezkoa izatea eragingo du, udalak gertakari horiek jakiten dituen unetik, egon daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.