LEHEN ERABILERAKO LIZENTZIA

Zer da?

Deklarazio-izaerako administrazio-baimena, honako helburu hau duena: eraikin bat, obra bat edo obraren zati bat lizentziako baldintzen arabera egikaritu ote den eta erabilera jakin baterako izan daitekeen egiaztatzea eta, kasuan kasu, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete den egiaztatzea.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Obra-amaierako planoak, bertan eraikuntzaren behin betiko egoera bilduta, kasuan kasu, obretan legalitateari helduta egin diren aldaketak barnean hartuta, obraren zuzendari teknikoek sinatutakoak eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoak, hala badagokio. Era berean, ezarritako baldintzetan aurkeztuko da egiaz egikaritutako eraikuntzari lotutako urbanizazioobraren ?as built? proiektua.

Ziurtagiriak eta Obraren Azken Likidazioa, dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa, kasuan kasu.

Segurtasun Planaren kontrol eta jarraipeneko ziurtagiriak, plana Elkargo Ofizialak bisatuta, kasuan kasu.

Kalitate Kontroleko ziurtagiriak, dagokion Elkargo Ofizialak bisatutakoak, kasuan kasu, eta Kalitate Kontroleko Liburua.

Administrazio-organo eskudunen dokumentazioa, zenbait berariazko instalazioren funtzionamenduari dagokionez, hala nola igogailuak, elektrizitatea Behe Tentsioan, ur-instalazioa,bberokuntza, suteen aurkako babesa, telekomunikazioak, gas-sarea, kasuan kasu, eta abar.

Ondasun Higiezinen Zergaren Alta Deklarazioaren izapidea bete izanaren egiaztagiria.

Obra berriko deklarazio-eskrituraren proforma.

Eraikinaren kanpo- eta barne-fatxada bakoitzaren kolorezko argazkia, 18x24 neurrikoa gutxienez.

Hondakinen eta eraikuntza- eta eraispen-materialen kudeaketaren azken txostena, Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren 6. artikuluan eta III. eranskinean adierazten den edukiarekin eta hedadurarekin.

Kasuan kasu, aire-zaratarako isolamendu akustikoaren ?in situ? neurketen emaitza kanpofatxadetan eta fatxadetako elementuetan, proiektuan finkatutako isolamenduan betetzen direla berresteko.

Eraikinari lotutako urbanizazio-obraren onarpen-akta.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ): behin betiko likidazioa, kasuan.

kasu. Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. Ordenantza fiskala.

  • Tasa Orokorra: % 0,5.
  • Ebazteko eta jakinarazteko epea

    Aurreikusitako epea: hilabete 1.
    Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
    Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

    Araudi aplikagarria

    2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

    Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

    Eskaera jaso ondoko izapideak

    HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
    1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
    2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
    3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

    HIRIGINTZAK
    4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
    5. Ikuskatzea.
    6. Txostenak egitea.
    7. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
    8. Espedientea Zerbitzu Ekonomikoetara helaraztea.
    9. Zerbitzu Ekonomikoek likidatzea, lizentziako aurrekontuan aldaketarik badago.
    10. Likidazioa interesdunari bidaltzea.

    Oharrak

    Arlo arduraduna

    Lurraldea / Hirigintza