GARABIAK JARTZEKO LIZENTZIA

Zer da?

Dorre-garabiak jartzeko eta erabiltzeko ematen den administrazio-baimena, obra-lizentziarekin batera edo bereiz.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Fakultatibo eskudunak izenpetutako Instalazioko eta Segurtasuneko Proiektu Teknikoa, paperezko formatuan eta formatu digitalean. Kokapen-planoa eta garabiaren mugimendu-zirkunferentzia deskribatzen duen planoa bilduko ditu.

Teknikari arduradunak sinatutako dokumentua, bertan instalaziorako aurreikusitako aldi osorako garabiaren zuzendaritza eta mantentzea bere gain hartuko duela jasota.

Erantzukizun Zibileko Asegurua.

Zortasun aeronautikoko baimena, Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentzia:
http://www.seguridadaerea.gob.es/lang_castellano/particulares/servidumbres/default.aspx

Beste sektore-baimen batzuk, jardunaren kokapenaren arabera.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Ordenantza Fiskala.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

Araudi aplikagarria

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
5. Txostenak egitea.
6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
7. Espedientea Zerbitzu Ekonomikoetara helaraztea.
8. Zerbitzu Ekonomikoek likidatzea.
9. Likidazioa interesdunari bidaltzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza