ALDAMIOAK, KARGA-JASOGAILUAK ETA JASOMAKINAK INSTALATZEA, LAN BERTIKALAK

Zer da?

Bide publikoan aldamioak, jasogailuak, jasomakinak edo antzekoak instalatzeko ematen den administrazio-baimena, obra-lizentziarekin batera edo bereiz.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Aldamioen eta jasogailu-dorreen kasuan, instalazio-proiektu teknikoa, fakultatibo eskudunak sinatutakoa, paperezko formatu eta formatu digitalean, honako gutxieneko edukiarekin:

  • Deskribapen-memoria, iraunkortasun-denbora azalera publikoa biltzen eta zehazten duena instalazio osagarriek okupatu beharreko plantako azalera publikoan (espaloiak, bideak eta abar), baita materialak metatu eta babestea ere, metalezko egitura osatzen duten elementu
    guztien dimentsioa eta ezaugarriak, Irisgarritasun Baldintzei buruzko Arau Teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua betetzen dela justifikatuta, teknikari idazleak bere gain hartuz azpiegitura horren behar bezalako muntaketa, erabilera eta desmuntaketa.
  • Goitiko bistako, aurretiko bistako eta sekzioetako planoa, aurreko paragrafoan zehaztutakoa definitu eta proiektatuz, bertan merkataritza-loka eta atarietarako sarbideak adieraziko direlarik, eraginpean hartutako zerbitzu publikoak barne, airetiko zein lurpekoak (ur-hornidurako sareak, saneamenduak, eroanbide elektrikoa, eta abar, baita dagozkien erregistroak ere, kutxatilak, armairuak, dutenak, argi-paldoak, eta abar.)
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • Segurtasuneko eta Osasuneko Oinarrizko Azterketa..

Jasomakinen, plataforma mugikorren edo lan bertikalen kasuan:

  • Elementuaren edo instalazioaren fitxa teknikoa.
  • Okupatu beharreko azalera, iraute-denbora, segurtasun-neurriak eta intereseko beste edozein zirkunstantzia biltzen dituen lan-plana.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

27. Ordenantza fiskala: 1,40 € metro karratuko edo frakzioko, eta hileko edo frakzioko.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

Araudi aplikagarria

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
5. Txostenak egitea.
6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
7. Udaltzaingora helaraztea, jakin dezaten.
8. Espedientea Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea, likida dezaten.
9. Likidazioa interesdunari bidaltzea.

Oharrak

Lan bertikalen kasuan, baliteke aurretiazko komunikazioa beharrezkoa izatea, esku-hartzearen hedaduraren arabera.

Jardun batean enpresa batek baino gehiagok esku hartzen badu, segurtasun- eta osasunkoordinatzaile bat izendatu dela egiaztatu behako da.

Fitxa honetan aipatzen diren jardunak dagozkien obrekin batera izapidetu daitezke.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza