TERRAZEN ETA MAHAI-AULKIEN LIZENTZIA

Zer da?

Administrazio-baimena bide publikoan terrazak, mahai-aulkiak edo ostalaritza-jarduerako beste instalazio osagarri batzuk edo antzekoak jartzeko.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Okupatu nahi den jabari publikoaren zati edo espazio zehatza mugatzen duen planoa, eraginpeko azalera adierazita.

Ostalaritza-jarduerarako irekitzeko udal-baimena dagoela egiaztatzen duen dokumentua edo aurretiazko komunikazio-formulazioa.

Erantzukizun zibileko asegurua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

24. Ordenantza Fiskala. Metro koadro edo frakzio bakoitzeko eta urte bakoitzeko: 11,95 €

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

Terrazak eta kaleko mahai-aulkiak arautzeko Udal Ordenantza, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 107. zk., 2004ko ekainaren 7koa, eta geroago 22.4 artikulua aldatzea, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 164. zk, 2004ko abuztuaren 28koa.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK Y CULTURA
4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
5. Ebaztea eta interesdunari jakinaraztea, baita Udaltzaingoari ere.
6. Likidazioa.
7. Likidazioa interesdunari bidaltzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza