OBRA TXIKIEN AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA

Zer da?

Udalari aurkezten zaion dokumentua eta obra txikiak egiteko gaitzen duena, halakotzat hartuta ezaugarri gisa beren sinpletasun teknikoa duten eta eraikuntza- eta ekonomia-arloari dagokionez garrantzi txikikoak diren obrak, ez baitute proiektu teknikorik behar, ez dituztelako egiturazko elementuak eraginpean hartzen.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Obra txikien aurretiazko komunikazio-eredua

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Egikaritza materialeko aurrekontu xehatua.

Dokumentazio gehigarria berariazko jardun motaren arabera, aurretiazko komunikazio-ereduan zehaztutakoari jarraikiz.

Legeria aplikagarriaren arabera kasu bakoitzean aplikagarriak diren sektore-baimen konkurrenteak:

  • Urak - Ur Agentzia (URA)
  • Errepideak - Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)
  • Kostak - Kosten Mugaketa
  • Lurzoru potentzialki kutsatuak - Ingurumen-organoa
  • Trena - Eusko Trenbide Sarea / Metro
  • Ondare kultural, historiko eta artistikoa - BFA / Eusko Jaurlaritza

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ). 5. ordenantza fiskala

  • Tasa Orokorra: % 5
  • Garbitze-, pintatze-, egokitze-, konpontze- edo birgaitze-lanak, eraikin baten fatxada edo fatxadak modu integralean eraginpean hartzen badituzte, betiere fatxada horietakoren batek bide publikora ematen badu: % 2
  • Eraikinetako estalkia osorik aldatzeko edo berritzeko lanak egikaritzea: % 2
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrak: % 2

Zerbitzuak emateagatiko tasa. 11. ordenantza fiskala

  • Tasa Orokorra: % 0,5

Zerga eta zerbitzuak emateagatiko tasa eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu errealaren eta benetakoaren gain kalkulatuko dira (egikaritzapen materialeko aurrekontua BEZik gabe).

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207.5. artikulua)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Aurretiazko komunikazioa eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga likidatzea eta kobratzea, baita zerbitzuak emateagatiko tasa ere.
4. Kopia zigilatu justifikatzailea eskatzaileari ematea.
5. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
6. Zerbitzu Ekonomikoetara eta Udaltzaingora helaraztea eta kopia bidaltzea.
7. Udalaren zerbitzu teknikoek aurretiazko komunikazioa eta erantsitako dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko eta, hala badagokio, ikuskapen-bisitaldia egitea.
8. Beharrezkoa bada, Zerbitzu Ekonomikoek likidazio osagarria egitea.

Oharrak

Bide publikoa aldamioekin edo obrako beste elementu osagarri batzuekin okupatu behar bada, baimen independentea ere eskatu beharko da (ikus 3.9 eta 3.11 fitxak).

Aurretiazko komunikazioari atxikitako obra txikien adibideak dira ez fatxadaren konfigurazio estetikoa, ez higiezinaren egitura eraginpean hartzen ez dituzten etxebizitzen eta merkataritzalokalen edozein motatako eraberritzeak, hala nola sukalde eta bainugelen eraberritze-lanak, tabikeak partzialki eraistea, paretetako eta lurzoruetako materiala aldatzea, zarpiatzea, pintatzea, barne- eta kanpo-arotzeria aldatzea, estalkiak teilaberritzea, eta abar.

Salbuespenak: ezin izango zaizkio aurretiazko komunikazioari atxiki honako zirkunstantzia hauetakoren bat biltzen duten jardunak:

  1. Esanbidez lizentziapean daudenak.
  2. Hirigintza-planeamenduak edo beste arau-xede batzuk babes motaren bat ezarritako eraikin edo multzoei buruzkoak, elementu horien duten balio historiko, artistiko edo ingurumen-arlokoa dela-eta.
  3. Eraikuntza-jardunak edo oin berriko instalazioak eragiten badituzte lurzoru ez-urbanizagarrian.
  4. Oinarrizko hirigintza-parametroak aldatzen badituzte, hala nola eraikigarritasuna, altuera, bolumena, okupazioa edo erabilera.
  5. Etxebizitza-unitate edo lokal berriak sortzea eragiten badute.
  6. Antolamendutik kanpoko egoeran dauden eraikuntza, instalazio eta erabilerak eraginpean hartzen dituztenak, erabat bateraezinak badira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.3.a) artikuluan aurreikusitako erregimenaren arabera, indarreko hirigintza-planeamenduak elementu horiek epe jakin batean desagertzea aurreikusten badu.
  7. Egiturari buruzko eraikuntzaren elementu erkideak edo eraikuntzen kanpo-itxura aldatzen badute (adibidez: balkoi edo terrazen itxiturak, eta abar), edo kalkulatuak izan zireneko kargak gainditzea eragin badezake.
  8. Instalazio berriak ezartzeari dagozkionak, hala nola gas komunitarioa, telekomunikazioak, saneamendua eta abar.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza