SAILKATUTAKO JARDUERAREN HASIERAREN AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA (3/1998 LEGEAREN II.B ERANSKINA)

Zer da?

Udalari aurkezten zaio dokumentua eta jarduera berri bat martxan jartzeko gaitzen duena, baita badagoen bat handitzeko eta eraberritzeko Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorraren II eranskinaren B) letran bilduta badago.

Lokalak egokitzeko obrak beharrezkoak izanez gero, dagokion lizentzia edo aurretiazko komunikazioa izapidetzea eskatu ahalko da, jardun horien garrantziaren arabera.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Aurretiazko komunikazio-eredua

Memoria paperezko euskarri eta euskarri digitalean, bertan jardueraren eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan eta haien ondasunean izan dezakeen inpaktua minimizatzeko ezarritako neurrien deskribapena erantsiz (memoria horren edukia Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakora egokituko da; dekretu horren bitartez, otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, jasotzen den jarduerarako lizentzia eskuratzetik salbuetsitako jardueren zerrenda finkatzen da).

Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, jarduera edota instalazioak proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla egiaztatzen duena, baita ingurumeneskakizun guztiak betetzen dituztela ere, dagokion ingurumen inpaktuko deklarazioan bildutakoak barne, kasuan kasu. Dagokion dokumentazio teknikoarekin batera aurkeztuko da, jardueraren eta haren ezaugarriaren arabera (potentzia, azalera, lokalaren altuera, su-karga...), Oharrak atalean orientatiboki adierazten denaren arabera.

Kasuan kasu nahitaezkoak izan daitezkeen sektore-baimenak: Ingurumena, Lurzoruak, Kostak, Obra Publikoak, URA Uraren Euskal Agentzia, Trena,.. Interesdunak aldez aurretik izapidetu beharko du, eta jarduera komunikatzeko unean aurkeztu beharko da.

Obrarik ez badago, suaren aurka babesteko instalazioaren enpresa instalatzaileak egindako berrikuspenaren egiaztapen-dokumentazioa.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

10. Ordenantza fiskala:

  • 50 m2 arte .............................................................. 386,85 €
  • 50 - 100 m2............................................................. 542,40 €
  • 100 - 250 m2 ......................................................... 929,20 €
  • 250 - 500 m2 ...................................................... 1.548,55 €
  • 500 m2-tik aurrera soberako m2 bakoitzeko ........... 1,26 €/m2

Edozein kasutan, gutxieneko zenbatekoa 322,00 € izango da.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT)

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa (55. art. eta hurrengoak)

68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena

213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa

842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena (BTEE)

277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Aurretiazko komunikazioa eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Zerbitzuak emateagatiko tasa likidatzea eta, kasuan kasu, jabari publikoa okupatzeagatik tasa.
4. Kopia zigilatu justifikatzailea eskatzaileari ematea.
5. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
6. Zerbitzu Ekonomikoetara eta Udaltzaingora helaraztea eta kopia bidaltzea.

HIRIGINTZAK
7. Udalaren zerbitzu teknikoek aurretiazko komunikazioa eta erantsitako dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko eta, hala badagokio, ikuskapen-bisitaldia egitea.
8. Beharrezkoa bada, Zerbitzu Ekonomikoek likidazio osagarria egitea.

Oharrak

Ondoren aurretiazko komunikazioarekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa adierazten da, eta dokumentazio horren edukia jardueraren kokalekuaren eta ezaugarrien arabera aldatu ahalko da:
1) Suteen aurkako babesari buruzko araudiari lotutako eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa (Eraikingintzaren Kode Teknikoa ? Suteen aurkako Segurtasuneko

Oinarrizko Dokumentua) honako hauen bidez:

  • Su-itzalgailuen instalazioaren argazkiak edo, kasuan kasu, suteen aurka babesteko beste sistema batzuena, eta dagokien seinaleztapena.
  • Enpresa instalatzailearen ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak emandakoa, kasuan kasu.

2) Hotz-ganberak dituzten jarduerak (arrandegiak, harategiak, fruta-dendak, supermerkatuak eta
abar): honako zarata-neurketa hauek aurkeztu beharko dira, erakunde egiaztatuek egindakoak
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan adierazitakoaren arabera

  • Jardueraren zarata-igorpeneko neurketa.
  • Immisio-neurketa kalterik handiena jasotzen duen auzokoan. (LKeq,ti;LAmax)
  • Aireko zaratarekiko isolamenduaren neurketa. (DnT,A)
  • Inpaktu-zarataren neurketa. (L n,Tw)

3) 300 pertsonatik beherako okupazioa duten ostalaritzako jarduerak eta barruko potentzia iragankorra 50 W-ra 4 ohmeko karga estandar baterako: honako hauek aurkeztu beharko dira

  • Mugagailu akustikoa instalatu izanaren ziurtagiria.
  • Jardueraren zarata-igorpeneko neurria.
  • Immisio-neurketa kalterik handiena jasotzen duen auzokoan. (LKeq,ti;LAmax)
  • Aireko zaratarekiko isolamenduaren neurketa. (DnT,A)
  • Inpaktu-zarataren neurketa. L n,Tw)
  • Bibrazioen neurketa. ( Law)

Zaraten neurketak erakunde egiaztatuek egin beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hotskutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan adierazitakoaren arabera:

4) Ibilgailuak gordetzeko jarduera: honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da

  • Industria Sailean lortutako behe-tentsioko instalazio-ziurtagiria aireztapen natural edo beharturako.
  • Ibilgailuak sartzeko eta irteteko mekanizatutako ateek sortutako zaraten neurketa eraginpeko etxebizitzetan, eta, kasuan kasu, behartutako aireztapenaren instalazioak (LKeq,ti;LAmax).

5) ikagarria bada, Jardueraren Autobabes Plana aurkeztuko da, Autobabeserako Euskal Arauaren arabera (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa).

Jarduera Sailkatuko Komunikazioaren aurretik, jarduera publiko edo pribatuaren sustatzaileak udalari egin ahalko dio kontsulta lizentziaren eskakizun juridiko eta teknikoen eta aurreikusi daitezkeen neurri zuzentzaileen informazioa eman diezaioten, baita jardueraren bideragarritasunari buruz ere. Kontsulta hori Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 57.1 artikuluan dago aurreikusita.

Aurretiazko komunikazioa Udaleko Erregistroan aurkezten den egun beretik hasi ahalko da jarduera, udalari dagozkion egiaztapen-, ziurtapen-, ikuskapen- eta zehapen-ahalmenak alde batera utzi gabe, eta dagozkion udal-tasen ordainketa ere alde batera utzi gabe.

Jardueraren hasieraren arduradun esklusiboak jardueraren beraren titularra eta, kasuan kasu, legezko eskakizunak bete direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eman dituzten teknikariak izango dira, administrazio-titulu gaitzaileak eduki beharra eta sektore-araudi aplikagarriaren arabera nahitaezkoak diren aldez aurreko kontrolak gainditu beharra aldera batera utzi gabe.

Edozein daturen, adierazpenen edo deklaratutako dokumenturen zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak, funtsezkoa bada, eskubidearen edo eraginpeko jardueraren egikaritzapenarekin jarraitzea ezinezkoa izatea eragingo du, udalak gertakari horiek jakiten dituen unetik, egon.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza