LIZENTZIAREN TITULARRA ALDATZEKO AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA

Zer da?

Jarduera-lizentzia baten titulartasun-aldaketa udal-administrazioari jakinarazteko erabiltzen den dokumentua, eta horrek zehazten du titular berria izango dela titulartasun hori egikaritzearen arduradun.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurretiazko komunikazio-eredua

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Aurreko titularraren baimena egiaztatzen duen dokumentua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

10. Ordenantza fiskala:

  • 50 m2 arte ........................................................... 386,85 €
  • 50 - 100 m2.......................................................... 542,40 €
  • 100 - 250 m2....................................................... 929,20 €
  • 250 - 500 m2 .................................................... 1.548,55 €
  • 500 m2-tik aurrera soberako m2 bakoitzeko .......... 1,26 €/m2

Edozein kasutan, gutxieneko zenbatekoa 322,00 € izango da.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko Lege orokorra

30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (71.bis art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Aurretiazko komunikazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea..

HIRIGINTZAK
4. Hirigintzak berrikustea eta ikustatzea, eta Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea, likidatzeko.
5. Likidazioa jakinaraztea.

Oharrak

Egoitza-lurzoru hiritarrean ezartzen diren jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei oro har aplikagarri zaizkien arau teknikoak onesten dituen ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuaren arabera, bere lehenengo xedapen iragankorrean ezartzen duena, titulartasuna aldatzen bada edo jarduera handitu edo aldatu, arau tekniko horietan adierazitako neurri zuzentzaileak ezarriko zaizkio.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza