AURRI-DEKLARAZIOAREN ESKAERA

Zer da?

Udalari eraikuntza edo eraikin baten aurri-egoera legez adierazteko prozedura abiarazteko xedea duen eskaera da.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Higiezinari buruzko identifikazio-datuak.

Fakultatibo eskudunaren (arkitektoa) txostena, bertan aurri-deklarazioa eskatzeko arrazoia eta higiezinaren egoera fisikoa justifikatuta, eta egiaztatuta, halaber, eskaera egiteko unean eraikinak, bere ustez, segurtasun- eta bizigarritasun-baldintza nahikoak biltzen ote dituen, okupatzen dituztenei bertan geratzeko moduan, dagokion erabakia hartu arte.

Bertan bizi direnen zerrenda, edozein jabetza-titulu dutela ere, baita higiezinaren gaineko benetako eskubideen titularrak ere, halakorik izanez gero, helbidea adierazita jakinarazpenak egiteko.

Titulartasuna egiaztatzea, aurri-deklarazioa eskatzen duena jabea bada.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

11. Ordenantza Fiskala. Aurri-deklarazioari buruzko txostena alderdi batek eskatuta: 342,45 €

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: onartua.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (201. art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera jasotzea eta dokumentazioa egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
4. Txosten teknikoa egitea.
5. Entzunaldi-izapidea jabetzari eta errentadunei, kasuan kasu.
6. Ebazpena egitea.
7. Ebazpena interesdunei jakinaraztea.
8. Likidazioa.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza