HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ESKATZEA

Zer da?

Finka edo higiezin jakin bati aplikagarriak zaizkion erregimen eta hirigintza-baldintzei buruzko idatzitako informazioa eskatzea da, obra jakin batzuk egiteari buruzko, edo jarduera jakin batzuk instalatzeari, planeamendu orokorrari eta abarri buruzkoa.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Kasuaren arabera, honako dokumentazio hau:

  • Kontsultako finka edo higiezina argi eta garbi identifikatzea ahalbidetzen duen dokumentua (katastro-erreferentzia, kokapen-planoa, ortoargazkiaren gaineko mugaketa, eta abar).
  • Egin nahi den obraren edo instalatu nahi den jardueraren deskribapen xehatua, deskribapen horretan bilduta, kasuan kasu, barne-banaketako plano kotatua, instalatu beharreko makineriaren erreferentzia edo egoki iritzitako beste edozein informazio lortu nahi dena behar bezala aztertzeko.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Doakoa, hirigintza-kontsulten kasuan.
Eskatutakoa ziurtagiri bat bada: 61,55 €.
6. Ordenantza fiskala.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onesten duena (5.d art.)

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (9. art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera jaso eta egiaztatzea, baita aurkeztutako dokumentazioa ere.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
5. Erantzun-ofizioa.
6. Erantzuna interesdunei jakinaraztea
7. Hirigintza-ziurtapenaren kasuan, Zerbitzu Ekonomikoek likidatzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza