Udalari aurkeztu beharreko dokumentua, helburutzat eraikinen egoera egituraren, fatxadaren eta estalkiaren ikuskapen bisual baten bidez egiaztatzea eta saneamenduko eta hornidurako sare erkideen egoera egiaztatzea duena, eraikinaren eraikuntza-ezaugarriak, eraikinaren egoera eta eraikinean eragina izan dezaketen patologiak aztertzeko.
Bide publikorako fatxada duten bizitegi-eraikin kolektibo edo familia bakarrekoen jabeak, edo haien legezko ordezkariak.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) hasierako aurkezpena:
Akatsak zuzendu izanaren ziurtagiria aurkeztea:
Kontratatutako teknikariak jabeei eman behar dizkie dokumentuak ezarritako ereduen arabera, Eusko Jaurlaritzak teknikarien esku jartzen dituenak (ver EuskoREGITE).
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
EITa eta Akatsak Zuzentzeko Ziurtagiria udalean aurkezteko izapidea doakoa da.
Berehala
Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onesten duena (29. art.)
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (200. art.)
241/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena
80/2014 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen 241/2012 Dekretua aldatzen duena
AGINDUA, 2013ko urriaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 2421/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Instantzia jaso eta egiaztatzea, baita aurkeztutako dokumentazioa ere.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoen txostena.
5. Informazioa Eusko Jaurlaritzaren base-datuan sartzea (Euskoregite)
6. EITaren arabera udal-zerbitzu teknikoen txostenean adierazitakoari jarraikiz emango da, kasuan kasu, higiezinaren jabetzari zuzendutako egikaritzapen-agindua, atzemandako hutsuneen konponketa eskatuz.
1. Zer da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT)?
Teknikari eskudunak landutako txostena eta irizpena egitea da, ikuskapen bisual batean oinarrituta, eraikinen kontserbazio-egoera adieraziz, segurtasuneko, osasungarritasuneko eta egokitasun publikoko baldintzetan atxikitzeko, zaintzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta
obrak bermatuta, une oro atxikiz bizigarritasunerako eta erabilera efektiborako eskatutako baldintzak, eta informazioa emanez eraikinaren irisgarritasuneko baldintza orokor eta energiaeraginkortasuneko egoeraz, zein faktore horien hobekuntza posibleaz.
2. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) nahitaez eduki behar dutenak
EITa nahitaez egin beharra dute honako hauen jabeek:
EITko betebeharrak aplikatzeari dagokionez, bizitegi-erabilerako eraikuntzatzat ulertuko da erabilera nagusia etxebizitzarena edo zuzkidura-alojamenduarena dutenak, aldi berean beste erabilera batzuk izan baditzakete ere.
Salbuetsita daude, erabilera publikoko bide edo espaziora fatxadarik ez duten eraikuntza familia bakarrekoak.
3. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) aurkezteko muga-eguna
1967ko ekainaren 27a baino lehenagoko antzinatasuna duten bizitegi-eraikinak: 2018ko ekainaren 27a.
4. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko pertsona baimendua aukeratzea
Honako hauek dira EITa burutzeko pertsona baimendu bakarrak:
Titulazio hori daukan edozein pertsona zeregin hori osorik egiteko gaituta dago. Gainera, ez dagoenez profesionalen erregistro ofizialik, erkidego bakoitzak gehien komeni zaiona hautatu ahal izango du.
Pertsona baimenduak arduratuko dira EITa egiteaz Eusko Jaurlaritzak ezarritako ereduaren.
5. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) Udalean aurkeztea
EITa ez da egindakotzat jotzen udalari ematen ez zion bitartean. Komunitateak aurkezteko daukan betebeharra une horretan amaitzen da, eta une horretatik hasten da zenbatzen EITaren 10 urteko baliotasuna, komunitateak konponketa-jardunen bat burutu beharra eta, horrenbestez, ondoren dagokion konpontze-ziurtagiria aurkeztu behar izatea alde batera utzi gabe.
Udala arduratuko da EIT bakoitzaren datuak Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro bakarrera igotzeaz.
6. Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) txostenak eragindako betebeharrak eta akatsak zuzendu izanaren ziurtagiria aurkeztea..
Jabeek nahitaez egikaritu behar dituzte EITan finkatzen diren jardunak bertan ezarritako baldintza eta epeetan. Jardun horiek adierazitako epean egindakoan, dagokion akats-zuzenketako ziurtagiria aurkeztu behar da EITko Txostenerako adierazitako formatu beretan (*.pdf eta *.xml), Egoitza Elektronikoan, artxiboak erantsiz, edo presentzialki, paper-euskarrian eta CDan.
Informazio gehiago:
EAEko edozein bizitegi-eraikini buruzko informazioa lortzeko Euskoregite webgunean sartu behar da eta fitxa eraikinaren oinarrizko datuarekin bete: kalea, zenbakia eta udalerria. Sistemak eraikinaren eraikuntza-urtea, EITa aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa deskargatzeko aukera aurkeztuko du.
EITari buruzko Gida Azkarra
Eusko Jaurlaritzaren webgunea