Herritarrek Udalari bidali edo entregatu nahi dioten instantziak edo dokumentazioa jasotzean datza.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
A.1 Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Nortasun Agiri Nazionala, erroldatuta ez dauden pertsonek.
Eskatzaileak bere eskaerari erantzun hobea emateko beharrezkotzat jotzen duena.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: Berehala.
Gehieneko epea: 3 hilabete. Ikus oharrak.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (16. art.)
2568/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena (151-162 art.)
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Dokumentazio guztia ez bada aurkeztu, hamar egun balioduneko epean aurkez dezan eskatuko
zaio.
Oro har, ebazpena eman eta interesdunari erantzuna jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, erregistro-datatik zenbatzen hasita.
Edonola ere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoa kontuan izan beharko da.
Dagokion hitzarmena sinatuta duten gainerako administrazio publikoetara bideratzen diren eskaera, idazki, komunikazio eta dokumentu guztiak ere modu horretan izapidetuko dira.