IZAPIDETZEN ARI DIREN ADMINISTRAZIO-PROZEDUREI BURUZKO INFORMAZIOA. KOPIAK LORTZEA

Zer da?

Prozedura jakin bati baten izapidetze-egoerari buruzko informazioa lortzea da.
Izapidetzen ari den espediente horretan bilduta dauden dokumentuen kopiak lortzea da.
Entzunaldi, alegazio eta errekurtsoen izapideak egiteko laguntza eskatzea da.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

A.1 Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.
Eskatzaileak bere eskaerari erantzun hobea emateko beharrezkotzat jotzen duena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe, kopiak eskuratzen direnean salbu.
6. Ordenantza Fiskala, administrazio-agiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituena

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: Berehala.
Gehieneko epea: 7 egun baliodun, beste Arlo batek esku hartu behar duen kontsulten kasuan.

Araudi aplikagarria

6. Ordenantza Fiskala, administrazio-agiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituena

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (4., 5. eta 13. art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistroa, eskaneatzea eta kopia interesdunari.

3. Eskaera osatu, eskumena duen arloari bidali.

ARLO ESKUDUNA
4. Informazioa: espediente baten izapidetze-egoerari buruzko informazioa emanez gero, arlo eskudunak gehienez ere hamar eguneko epea izango du izapidetze-egoerari buruzko informazioa emateko.
5. Kopiak: kopiak lortuz gero, Kudeaketa Arloak hamar eguneko epean emango ditu eskatutako kopiak, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita.
6. Izapideetan laguntzeko, laguntza juridiko edo tekniko espezifikoa behar bada, eskumena duen arlora bideratuko da, interesdunarekin harremanetan jar dadin.

Oharrak

Digitala: Kosturik gabe.
Paper-formatua: Administrazio-agiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituen 6.
Ordenantza Fiskalaaren arabera kobratuko dira fotokopiak.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Idazkaritza