ALKATEAREKIN, ZINEGOTZIEKIN ETA TEKNIKARIEKIN ELKARTZEKO HITZORDUA ESKATZEA

Zer da?

Alkatearekin, udalbatzako zinegotziekin edo udaleko teknikariekin hitzordua edo bilera bat eskatzean datza.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

S2-Aurretiaz ordua eskatzea
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia.:A2-Ordezkoak izendatzeko agiria

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (69. art.)

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (21. eta 24. art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

A. ALKATEAREKIN:

ALKATETZA
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera ebaluatzea.
3. Erantzuna data eta ordua adieraziz, edota Arlora bideratzea, hala badagokio.

B TEKNIKARIEKIN EDO ZINEGOTZIEKIN ELKARTZEA:

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Arlo eskudunari bidaltzea.

TEKNIKARIAK EDO ARLO ESKUDUNAK
4. Eskaera ebaluatzea.
5. Eskatzaileari erantzutea, elkarrizketaren data eta ordua adieraziz.

Oharrak

Oso garrantzitsua da aztertu nahi den gaia adieraztea, hitzordua behar bezala kudeatzeko eta bilera behar bezala prestatzeko.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Idazkaritza