Alkatetzak, Tokiko Gobernu Batzordeak edo Udalaren Osoko Bilkurak hartutako erabakiei buruzko
ziurtagiria ematea eta udal-artxiboetan amaitutako gaiei buruz dauden kopiak lortzea.
Garrantzitsua: sarbideak ezin du eraginik izan herritarren segurtasunean, zehatzeko ahalean
edo zaintzeko edo ikuskatzeko ahalean, eta datu pertsonalak babesteari buruzko araudia bete
beharko du.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
A.1 Eskaera orokorra
. Eskatutako informazioa zehaztuz, eta informazioa zein modalitatetan eskuratu
nahi den adieraziz. Nahi izanez gero, zertarako eskatzen den adieraz daiteke.
Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kopiak ematen diren kasuan, Administrazio-agiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituen 6. Ordenantza Fiskalaren arabera.
Aurreikusitako epea: 7 egun.
Gehieneko epea: 14 egun.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (4., 5. eta 13. art.)
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (70.3. art.)
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Idazkaritzara bidaltzea.
ARLO ESKUDUNAK
4. Ebazpena, sarbidea guztiz edo partzialki emanez edo, hala badagokio, sarbidea ukatuz.
5. Eskatzaileari eta eskatu duten interesdunei eta, hala dagokionean, aurkariei.
Telefono bidez: udalaren osoko bilkurak hartutako erabakien ziurtagiriak soilik eska daitezke
telefonoz.
Informazioa argitaratua izan bada, ebazpenak hura eskuratzeko modua adierazi ahal izango du.