ONDARE-ERANTZUKIZUNAGATIKO ERREKLAMAZIOA

Zer da?

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, herritarrek herri-administrazioen aldetik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea da beren ondasun eta eskubideetan eragindako kalteengatik, betiere, izandako kaltea herri-zerbitzuen funtzionamendu normal edo anormalaren ondorioz sortu bada, zentzu zabalean.

Nork eska dezake?

Udal-zerbitzu baten funtzionamenduaren ondorioz pertsonalki edo bere ondasunetan kalteren bat jaso duen pertsona orok, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

A.1 Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Nortasun Agiri Nazionala, erroldatuta ez dauden pertsonek. Gertakariaren eta/edo, hala dagokionean, kaltetutako ondasunaren argazkiak.
Lesio pertsonalek egiaztatzen dituen txosten medikoa, hala badagokio. Udaltzaingoan egindako salaketa, halakorik badago.
Eragindako gastuaren aurrekontua edo faktura.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gehieneko epea: 6 hilabete. Prozedura laburtuak, 30 egun baliodun.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (54. art.)

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (32., 33. eta 34. art.)

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa

9/2004 Legea, azaroaren 24koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzkoa (3. art.)

73/2011 Dekretua, apirilaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak irizpena eman behar dien ondare-erantzukizuneko gaietako gutxieneko zenbatekoa

Erreklamatutako zenbatekoaren arabera:

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Idazkaritzara bidaltzea.

ARLO ESKUDUNAK
4. Espedienteari hasiera emateko dekretua.
5. Eskatzaileari dekretua jakinaraztea, bidezkotzat jotzen dituen dokumentuak gainera ditzan.
6. Aldi berean, eraginpeko Arloei eta, hala badagokio, udal-zerbitzua ematen duen enpresari txostena eskatzea.
7. Frogaldia irekitzea edo, hala badagokio, frogabideak egitea.
8. Eskatzaileari entzunaldia egitea, espedientean dagoen dokumentazio guztia bidaliz.
9. Ebazpen-proposamena egitea.
10. Aholkularitza-batzorde juridikoari irizpena emateko eskatzea 18.000,00 € edo hortik gorako erreklamazioetan.
11. Ebaztea.

Oharrak

Prozedura orokorreko egintzak, dokumentuak eta informazioak ikusirik instrukzio-organoak uste badu argi daudela lesioaren eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren kausalitate-lotura, kaltearen balioespena eta kalte-ordainaren zenbatekoaren kalkulua, ofizioz erabaki dezake prozedura bertan behera uztea eta prozedura laburtu bat hastea.
Espedientean emandako administrazio-egintza guztiak udalak erantzukizun zibilaren asegurua kontratatuta duen aseguru-etxeari jakinarazten zaizkio.
Erreklamazioa egiteko eskubidea kalte-ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik edota kaltearen ondorioak agertu zirenetik urtebetera preskribatuko da. Kalteak fisikoak nahiz psikikoak badira, epea ondorioak sendatzen direnetik edo ondorioen irismena ezartzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Idazkaritza