Udalari gertakari jakin baten berri ematea (zehagarria dena nahiz ez dena), prozedura jakin bat hasteko erabakia har dadin.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.
A.1 Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Salaketan adierazitako gertakariak frogatzea ahalbidetzen duena.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: salatutako gertakariaren arabera, udal-eskumenekoa den ala ez kontuan izanik. Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (69. art.)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (13. art.)
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Arlo edo Administrazio eskudunari bidaltzea.
ARLO ESKUDUNAK
4. Espedientea hastea bidezkoa den ala ez aztertzea.
5. Hasteko ala ez hasteko erabakia hartzea.
6. Salaketa egin duenari jakinaraztea.
Salaketak ez du salatzailea prozedurako interesdun bihurtzen, baina hasi dela jakinaraziko zaio, baita amaitzen duen ebazpena jakinarazi ere.
Salaketa beste administrazio bati bidaltzen zaionean, hari egokituko zaio erantzuna ematea.