IRADOKIZUNAK, ERREKLAMAZIOAK ETA ESKERRAK JASOTZEA

Zer da?

Herritarrek egindako iradokizunak jasotzea, iradokizun horien helburua honako hau izanik: udalzerbitzuen kalitatea hobetzea, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezpena handitzea, izapideak sinplifikatzea edo beharrezkoak ez direnak ezabatzea, edo udalarekiko harremanetan herritarren gogobetetze-maila handiagoa ekarriko duen beste edozein neurri hartzea.
Erreklamazioak jasotzea, herritarrek atzerapenengatik, arretarik ezagatik edo administraziobulegoen edo udal-zerbitzuen funtzionamenduan ikusten duten beste edozein jardun bidegaberengatik egiten dituztenak.
Esker onak jasotzea.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

S4-Kexak, iradokizunak edo esker onak aurkezteko eskaera
Legezko ordezkariaren kasuan, A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Eskatzaileak kasuaren berri izateko eta bere idazkiari erantzun hobea emateko beharrezkotzat jotzen duena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.
Ebazteko gehieneko legezko epea: 3 hilabete.

Araudi aplikagarria

2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena (231. art.)

19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa (26. art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Edukiaren arabera, Arlo eskudunera eta Arloko arduradun politikoari bidaltzea.

ARLO ESKUDUNAK
IRADOKIZUNA
4. Iradokizuna aztertzea.
5. EZ bada bideragarria:

    a. Bidaltzaileari jakinaraztea.
    b. Iradokizuna artxibatzea.
6. Bideragarria BAI bada:
    a. Hartutako erabakia jakinaraztea.
    b. Ekintza garatzea.
    c. Espedientea artxibatzea.
KEXA EDO ERREKLAMAZIOA
4. Kexa edo erreklamazioa aztertzea.
5. Bidaltzaileari jakinaraztea.
6. Ondoren ekintzak egitea beharrezkoa BAI baldin bada:
    a. Ekintzen plangintza egitea eta garatzea.
    b. Bidaltzaileari jakinaraztea.
    c. Espedientea artxibatzea.
7. Ondoren ekintzak egitea EZ bada beharrezkoa:
    a. Espedientea artxibatzea (Kexa, azterketa-txostena, jakinarazpena, ebazpena).
ESKER ONAK EDO ZORIONAK EMATEA
4. Jaso eta aztertzea.
5. Bidaltzaileari jakinaraztea.
6. Dokumentua artxibatzea.

Oharrak

Modu horretan formulatutako kexak ez dira administrazio-errekurtsotzat kalifikatuko, eta kexa horien aurkezpenak ez ditu indarreko legerian ezarrita dauden epeak etengo. Bestalde, prozedura jakin bateko interesdunen gainerako ekintza edo eskubideen izapidetzea ez dituzte baldintzatuko.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Idazkaritza