ALKATEAK EDO ESKUORDETUTAKO ZINEGOTZIAK EZKONTZA ZIBILA EGITEA

Zer da?

Erandioko udaletxean ezkontza zibileko zeremonia ospatzeko eskaera da, non zeremoniaburua alkatea edo eskuordetutako zinegotzia den.

Nork eska dezake?

Alkatetzaren 1573 / 2019 Dekretuanezarritako baldintzak betetzen dituen edozeinek:

  • Ezkongaietako bat gutxienez Erandioko bizilaguna izatea ezkontzaren aurreko sei hilabeteetan.
  • Erandioko udalerrian etxebizitza baten jabe izatea.
  • Erandion dagoen negozio, saltoki edo enpresa baten titularra izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

EZK1-EZKONTZA ZIBILAREN ESKAERA
Legezko ordezkariaren kasuan,A2-Ordezkoak izendatzeko agiria
Ezkongaien Nortasun Agiri Nazionala.
Lekuko izango direnen Nortasun Agiri Nazionala.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Alkatetzako Idazkaritza
Udaletetxea
Irailaren 23a plaza s/n
Horario: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik a 14:00etara

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.
Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.

Araudi aplikagarria

Kode Zibila (III. titulua)

Alkatetzaren 1386/2015 Dekretua, ekainaren 30ekoa

Instrukzioa, 1995eko urtarrilaren 26koa, Erregistroen edo Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena

Eskaera jaso ondoko izapideak

ALKATETZAK
1. Ezkongaien datuak biltzea.
2. Alkatetzari informazio-gutuna bidaltzea.
3. Baldintzak egiaztatzea.
4. Datu-basean sartzea.
5. Alkatearen edo zinegotziaren agenda egiaztatzea.
6. Eskaeran erregistratutako eguna eta ordua onartzea.
7. Ezkongaiek Alkatetzaren 1386/2015 Dekretuan adierazitakoez bestelako kide baten aurrean ezkondu nahi badute, esanbidezko Eskuordetza Ebazpen bat emango da.
8. Interesdunari jakinaraztea, data berresteko edo aldatzeko.
9. Osoko bilkuren aretoa erabiliko den eguna eta ordua jakinaraztea udaltzaingoari, udaleko egoitzak ireki eta ixteko.
10. Ezkontza zibilaren akta egitera.
11. Akta sinatuta Erregistro Zibilera bidaltzea, erregistratzeko.

Oharrak

Ezkontza zibilaren espedientea Erandioko Bake Epaitegiaren - Erregistro Zibilaren bitartez izapidetzen da, eta horregatik epea dagokion dokumentazioa entregatzeko beharrezkoa den gutxienekoa izango da. Ildo horretan, eskatzaileek konpromisoa hartzen dute ezkontzaespedientearen izapidetzea dagokion Epaitegiaren aurrean hasteko ezkontzaren data baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Ezkontza zibilaren data berresteko, Bake Epaitegiak Erregistro Zibileko frogagiriaren Autoa (behin-behinekoa) eta ezkontza zibila baimentzen duen Erregistro Zibilaren Autoa (ondorengo dokumentazioa, baina betiere ezkontza egin baino lehen bidali behar du.

Edonola ere, ezkontza zibilen espedientearen izapidetzearen hainbat alderdiren berri emango zaie, hala nola:

Ezkontza zibila egiteko baldintzen kontsulta
Ezkontza bat erregistratzeko moduaren kontsulta

Oso garrantzitsua:
Data esleitzeko prozedura orokorra:
Ezkontza bake-epaileak egiten badu, normalki ostiral batean egingo da (Bake Epaitegian) eta data eta ordua Bake Epaitegian - Erregistro Zibilean adostu beharko da.
Ezkontza alkateak edo zinegotzi batek egiten badu, hilabeteko lehen eta hirugarren larunbatean egingo da, 12:30etik 14:00etara bitartean, eta betiere eskaera aurkeztutako ordenari zorrotz jarraikiz.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Idazkaritza