Pertsona bat biztanleen udal-erroldan erregistratzea da, bizilagun gisa indarreko legerian bilduta dauden eskubide eta betebehar guztiak egikaritzeko.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
E2-Izena emateko orria
Legezko ordezkaritzaren kasuan, A2-Eredu Ezaugarri Ordezkaria
Etxebizitzaren egiaztagiria (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria, eskritura edo etxebizitzaren alokairu-kontratua). Higiezina hiri katastroan alta emanda badago interesdunaren izenean, haz zerbitzuak berak emango du informazioa. Aurreko agirietako bat ere ez badago, jabearen berariazko baimena beharko da E4-Erroldatzeko baimena.
Nortasun Agiri Nazionala - Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, 14 urtetik gorakoak.
Atzerritarren nortasun-zenbakia edo pasaportea, hurrenkera horretan, atzerritarrentzat.
Adingabeak: familia-liburua.
Gurasoekin erroldatu ezean: E5-Seme-alabak beste helbide batean erroldatzeko baimena
Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu bada: E6-Adierazpen Arduradunak
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: berehala, zirkunstantzia berezirik ez badago.
Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: aldekoa.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)
19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)
1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)
Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Interesdunaren datuak erregistratzea eta eskaneatzea.
3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen ala ez, eta abar).
4. Egiaztapen osagarririk behar ez duten altetarako:
ESTATISTIKAK
5. Udaltzaingoari txostena eta beste egiaztapen-egintza batzuk eskatzea.
6. Alta ukatzen bada, Ebazpen arrazoitua eta jakinarazpena eskatzaileari.
7. Alta ematen bada, jatorrizko udalari hori jakinaraztea.
8. Dokumentazioa artxibatzea.
Zehaztasun horien gainean emandako ziurtagiriak agiri publiko eta fede-emaile izango dira administrazio-ondorioetarako.
Ez da beharrezkoa baja eskatzea jatorrizko udalerrian.
Interesdunei jakinaraziko zaie aldi berean helbide fiskalaren aldaketa egin dezaketela, udalordainarazpenen ondorioetarako.
Helbide fiskala aldatzeko Eskaera-inprimakia
Alta berriei dagozkien erroldatze-bolante indibidualak emango zaizkie, dagokion anbulatorioan Osakidetzaren osasun-txartela izapidetzen dutenean aurkezteko.