JAIOTZAGATIKO ALTA

Zer da?

Jaioberri bat biztanleen udal-erroldan erregistratzeko eskaera, herritar izaera lortzeko. Jaiotzagatiko alta eskatzeko, adingabeak lehendik ez du beste udalerri batean erroldatuta egon behar.

Nork eska dezake?

Jaioberriaren amak edo aitak, tutoreek edo harekin bizi diren adinez nagusikoek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

E.1 Jaiotzagatiko altaren inprimakia
Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiri literala, dagokion Erregistro Zibilak emana.

Gurasoekin erroldatu ezean: E5- Seme-alabak beste helbide batean erroldatzeko baimena

Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu bada: E6-Adingabeen erantzukizunpeko adierazpena

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala, zirkunstantzia berezirik ez badago.
Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: aldekoa.

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)

Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Interesdunaren datuak erregistratzea eta eskaneatzea.
3. Egiaztapen osagarririk behar ez duten altetarako:

 

  • a. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea.
    b. Aurkeztutako dokumentuak eskaneatzea.
    c. Dokumentazioa Estatistikara bidaltzea, artxibatzeko eta egiaztatzeko.


  •  


ESTATISTIKAK
4. Hala badagokio, Udaltzaingoari txostena eta beste egiaztapen-egintza batzuk eskatzea.
5. Alta ukatzen bada, ebazpen arrazoitua eta jakinarazpena eskatzaileari.
6. Dokumentazioa artxibatzea.

 

Oharrak

Amarenaz edo aitarenaz bestelako helbidean adingabeen altari buruzko eskaera guztiak egiaztatuko dira, bi gurasoen baimena baldin badago ere.

Gurasoei honako hauek eskuratzeko beharrezko informazioa emango zaie:
1. Eusko Jaurlaritzak seme-alaben jaiotza, adopzio, adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretzagatik ematen dituen laguntza ekonomikoak, beharrezko inprimakiak emanez, baita aipatu erakundearen aurrean izapidetuz:
- Karatula
- Eskaera-inprimakia
- Aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda
- Jarraibideak

2. Familia ugariagatiko hobariak udal-ordainarazpenetan:
- Familia ugariaren tituluaren Eskaera-inprimakia / Bizkaiko Foru Aldundia
- Eskaera-inprimakia
- 1. Ordenantza Fiskala, ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duena, 19.4 art.
- 2. Ordenantza Fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena, 4.3 art.
- 21. Ordenantza Fiskala, musika eskolako ikastaroen tasak arautzen dituena, Tasa akademikoen eranskina

3.- HAURRESKOLA zerbitzua:
- Erandioko Haurreskolen informazioa

Arlo arduraduna

Antolamendua / Estatistika