Erandioko udalerriaren barruan ohiko helbidea aldatzeko eskaera, biztanleen udal-erroldaren ondorioetarako.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Legezko ordezkaritzaren kasuan, A2-Eredu Ezaugarri Ordezkaria
Etxebizitzaren egiaztagiria (Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria, eskritura edo etxebizitzaren alokairu-kontratua). Higiezina hiri katastroan alta emanda badago interesdunaren izenean, haz zerbitzuak berak emango du informazioa. Aurreko agirietako bat ere ez badago, jabearen berariazko baimena beharko da E4-Erroldatzeko baimena.
Nortasun Agiri Nazionala - Identifikazio Fiskaleko Zenbakia, 14 urtetik gorakoak.
Atzerritarren nortasun-zenbakia edo pasaportea, hurrenkera horretan, atzerritarrentzat.
Adingabeak: familia-liburua.
Gurasoekin erroldatu ezean: E5-Seme-alabak beste helbide batean erroldatzeko baimena
Gurasoetako batekin bakarrik erroldatu bada: E6-Adierazpen Arduradunak
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: berehala, zirkunstantzia berezirik ez badago.
Ebazteko gehieneko epea: 3 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: aldekoa.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)
Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa
19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)
1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Helbidea aldatzeko eskaera aipatu den gainerako dokumentazioarekin jasotzea.
2. Dokumentazioa egiaztatzea, baita eskaera eskatzaile guztiek sinatu dutela egiaztatzea ere.
3. Eskaera erregistratzea.
4. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen ala ez, eta abar)
5. Egiaztapen osagarririk behar ez duten helbide-aldaketetarako:
ESTATISTIKAK
6. Udaltzaingoari txostena eta beste egiaztapen-egintza batzuk eskatzea.
7. Helbide-aldaketa ukatzen bada, ebazpen arrazoitua eta jakinarazpena eskatzaileari.
Amarenaz edo aitarenaz bestelako helbidean adingabeen helbide-aldaketari buruzko eskaera guztiak egiaztatuko dira, bi gurasoen baimena baldin badago ere.
Interesdunei jakinaraziko zaie aldi berean helbide fiskalaren aldaketa egin dezaketela, udalordainarazpenen ondorioetarako.
Helbide fiskala aldatzeko Eskaera-inprimakia