Biztanleen Udal Erroldan pertsona baten erregistroari baja emateko eskaera, honako hauen ondorioz:
1. Herritarraren heriotza, baja senitarteko batek eskatuta.
2. Edozein atzerritarrek eskatuta, komunitarioa nahiz ez, atzerriratzen denean.
3. Ofizioz edo etxebizitzaren gaineko eskubideren bat duela (jabea ala maizterra) egiaztatzen duen pertsona batek eskatzen badu, bidegabeko erregistroagatiko bajen kasurako.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Kasu bakoitzerako:
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Heriotzagatik edo atzerriratzeagatik bada, berehala.
Bidegabeko erregistroagatiko baja bat bada, Probintziako Erroldatze Kontseiluak ezartzen duenean amaituko da epea.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)
Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa
19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)
1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. kaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Heriotza-ziurtagiria edo, hala badagokio, dokumentu judiziala jasotzea.
3. Interesdunaren datuak erregistratzea eta eskaneatzea.
4. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan sartzea.
5. Dokumentazioa eskaneatzea.
6. Dokumentazioa Estatistikara bidaltzea.
ESTATISTIKAK
Heriotza edo atzerriratzea:
Baja automatikoa ematen da aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ondoren. Bidegabeko erregistroagatiko baja:
· Udaltzaingoari txostena eskatzen zaio bertan ez dela bizi egiaztatzeko.
· Espedienteari hasiera emateko dekretua egiten da.
· Jakinarazpen pertsonala.
· Erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala badagokio.
· Espedientea eta alegazioak, halakorik balego, Probintziako Erroldatze Kontseilura bidaltzea, Ebazpena eman dezan.
Aldeko txostenaren ondoren, Estatistika Institutu Nazionalak baja ofizioz baimentzen du eta Udalak baja izapidetzen du.
Biztanleen Udal Erroldan bidegabeko erregistroagatiko bajak ofizioz egin daitezke Udalaren ekimenez edo etxebizitzaren gainean eskubideren bat izateagatik interesduna den jabeak edo maizterrak aldez aurretik salaketa egin ondoren.
Atzerrira bizitzera joaten diren espainiarrek herri hartako Atzerriko Biztanle Espainiarren Erroldan alta eskatu behar dute dagokion enbaxada edo kontsuletxearen bitartez.
Beste udalerri batera aldatzeagatiko bajak Estatistika Institutu Nazionalak bidalitako gorabeheren hileroko tratamenduaren bitartez gauzatuko dira.