BANAKAKO ERROLDATZE-BOLANTEA

Zer da?

Pertsona bat helbide batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentua da, une horretan biztanleen udal-erroldan dauden datuekin.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interesdunaren Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)

Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Interesdunaren edo bolantearen xede den pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
2. Erroldatze-bolantea eskatzaileari ematea.
3. Eskaera telefono bidez edo Telematikoki egiten bada, bolantea biztanleen udal-erroldan agertzen den helbidera bakarrik bidaliko da.

Oharrak

Dokumentuak informazio-balioa du soilik.

Izapidetzen ari diren ofiziozko bajak: bolantean adieraziko da bertan agertzen den pertsonaren ofiziozko baja-espedientea izapidetzen ari ote den.

Banakako erroldatze-bolantea ematen den erabilera ohikoenen artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Osakidetzaren osasun-txartela izapidetzea dagokion anbulatorioan
  • Ezkontza zibilen espedienteak:
    Ezkontza zibila egiteko baldintzen konsulta.
    Ezkontza bat erregistratzeko moduaren konsulta
  • Eusko Jaurlaritzan izatezko bikoteen espedienteak egiteko, beharrezko inprimakiak emanez, baita aipatu erakundean izapidetuz ere:
    Eskaera
    Klausura Orokorren Ituna
    Foru Komunikazioaren Ituna
    Irabazpidezko Ondasunen Ituna
    Ondasunen Banantzearen Ituna
  • Etxebideren espedienteak: Informazioa eta alta

Arlo arduraduna

Antolamendua / Estatistika