ERROLDATZE KOLEKTIBOAREN BOLANTEA

Zer da?

Helbide bateko pertsona guztiak helbide horretan erroldatuta daudela ziurtatzen duen dokumentua da, une horretan biztanleen udal-erroldan dauden datuekin.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interesdunaren Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)

Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Interesdunaren edo bolantearen xede den pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
2. Erroldatze-bolantea eskatzaileari ematea.
3. Eskaera telefono bidez edo Telematikoki egiten bada, bolantea erroldan agertzen den helbidera bakarrik bidaliko da.

Oharrak

Dokumentuak informazio-balioa du soilik.
Izapidetzen ari diren ofiziozko bajak: bolantean adieraziko da bertan agertzen den pertsonaren ofiziozko baja-espedientea izapidetzen ari ote den.
Erroldatze kolektiboaren bolantea ematen den erabilera ohikoenen artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Lanbideri laguntza ekonomikoak eskatzeko espedientea:
    Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inprimakiak eta eskaerak
    Eskaerari eransteko dokumentuen zerrenda

Arlo arduraduna

Antolamendua / Estatistika