BIZTANLEEN UDAL-ERROLDAN DATU PERTSONALAK ALDATZEA

Zer da?

Biztanleen udal-erroldan erregistratuta dagoen pertsonaren datuen aldaketa da, hala akatsak daudelako nola daturen bat aldatu delako.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurkeztu beharreko dokumentazioa aldatu nahi den datuaren araberakoa izango da: Nortasun Agiri Nazionalarekin, pasaportearekin edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakiarekin lotuta baldin badago, agiri hori aurkeztu beharko du. Ikasketekin lotuta badago, dagokion titulu akademikoa aurkeztu beharko du.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (15-18 art.)

Ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa

19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzkoa (44. art.)

1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari Buruzko araudia onartzen duena (53-83 art.)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Datuak biztanleen erroldaren aplikazio informatikoan aldatzea.
3. Dokumentazioa eskaneatzea.
4. Dokumentazioa Estatistikara bidaltzea, artxibatzeko eta egiaztatzeko

Oharrak

Honako hauek dira aldaketa ohikoenak:
Pasaportearen ordez Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia jartzea.
Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren ordez Nortasun Agiri Nazionala jartzea
(Espainiako herritartasuna lortzeagatik).

Arlo arduraduna

Antolamendua / Estatistika