Hauteskunde-erroldari erreklamazioa egitea da, hauteslea ez dagoela edo bere datuak oker daudela adieraziz.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera-eredua
Interesdunaren Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo egoitza-baimena.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea:
egun 1 Gehieneko epea: 3 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: aurkakoa.
Ebazpena, 2008ko abuztuaren 27koa, Hauteskunde Erroldaren Bulegoarena, erregistro-datuei eta Hauteskunde Erroldaren kudeaketari buruzko beste alderdi batzuei lotutako erreklamazio eta kontsultei buruzkoa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK Hauteskunde-prozesuaren deialdirik gabe:
1. Eskaera automatikoki betetzea eta inprimatzea eskatzaileak sinatzeko, hala badagokio.
2. Alkatearen eta Udaleko idazkariaren sinadura lortzea, eskatzailea Erandion erroldatuta dagoen ala ez ziurtatuz.
3. Hiru kopia egitea: bat udalarentzat, beste bat interesdunarentzat eta beste bat Hauteskunde Erroldaren Bulegoarentzat.
4. Erroldatze-bolantea jaulkitzea, erroldatuta badago.
5. Erreklamazioa Hauteskunde Erroldaren Bulegoara bidaltzea, erroldatze-bolantea erantsiz.
6. Erreklamazioa artxibatzea.
ESTATISTIKAK Hauteskunde-prozesuaren deialdiarekin:
1. Eskaera automatikoki betetzea eta inprimatzea eskatzaileak sinatzeko, hala badagokio.
2. Alkatearen eta Udaleko idazkariaren sinadura lortzea, eskatzailea Erandion erroldatuta dagoen ala ez ziurtatuz.
3. Hiru kopia egitea: bat udalarentzat, beste bat interesdunarentzat eta beste bat Hauteskunde Erroldaren Bulegoarentzat.
4. Erroldatze-bolantea jaulkitzea, erroldatuta badago.
5. Erreklamazioa hauteskunde Erroldaren Bulegoari bidaltzea, erroldatze-bolantea erantsiz, erreklamazioa jasotzen den egunean bertan.
6. Erreklamazioa artxibatzea.
Hauteskunde-prozesu bat abian badago, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak zazpi eguneko gehieneko epean ebatziko du, hautesleari eta Udalari jakinaraziz. Eskatzailea erroldan sartuko da.