HOBARIAK ORDENANTZA FISKALEN ARABERA

Zer da?

Zergen berariazko araudian aurreikusitako hobarien aplikazio-eskaera da, hala nola Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.

Nork eska dezake?

Zergadun subjektu pasiboak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

SE.2 Salbuespen/bonifikazio eskabidea
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. A.2- Ordezkaritzaren xedapena
Hobarien eskaera Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan

HOBARIAK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN
Ibilgailuaren titularraren Nortasun Agiri Nazionala.
Ibilgailuaren dokumentazioa: fitxa teknikoa eta zirkulazio-baimena, betiere dagokien helbidea titularraren Nortasun Agiri Nazionalaaren helbidearekin bat badator.
Familia Ugariaren titulua, familia ugaria izateagatiko hobaria.
Bizkaiko Foru Aldundiaren inprimakia

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Araudi aplikagarria

2. Ordenantza Fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena

7/1989 Foru Araua, trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Zerga Kudeaketara igortzea.

ZERGA-KUDEAKETAK
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
4. Hobaria ematea eta hurrengo ekitaldiko Zergaren Erroldan sartzea.

Oharrak

Eskaerarenaren hurrengo urtean izango dute eragina hobariek eta ez dute atzeraeragineko izaerarik izango.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN HOBARIAK
Ibilgailu klasikoa, 25 urteko antzinatasuna baino gehiago: % 100 Ibilgailu elektrikoak: % 75 bost urtean
Ibilgailu hibridoak, Petrolioaren Gas Likidotua?: % 50 bost urtean
Familia Ugaria: % 50, 16 zaldi fiskal baino gutxiagorekin

Arlo arduraduna

Antolamendua / Zerbitzu Ekonomikoak