HIRI-LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGAREN LIKIDAZIOA. GAINBALIOAK

Zer da?

Zerga honen likidazio-eskaera da, hiri-izaerako lurrek zergaldian izan duten balio-gehikuntzagatik sortzen dena, lursailen jabetza edozein tituluren bidez transmititzen denean edo haien gainean edozein gozamen-eskubide erreal eratzen edo transmititzen denean, lurren jabaria mugatuta.

Nork eska dezake?

Zergadun subjektu pasiboak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

A.1- Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. A.2- Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Dagokion guztia eskatzailearen frogaren karga frogatzeko. Eskritura publikoa edo dokumentua, zerga eragiten duten egintza edo kontratuak jasotzen dituena. Oinordetza-eskubidea dutenen adierazpen pribatua, hobaridun transmisioen kasuan.
Dibortzioko eta banantzeko epai judiziala, eta banaketa-koadernoa lotu gabeko esleipenen kasuan.
Esleipeneko epai judiziala enkantean enbargatutako ondasunen kasuan.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Araudi aplikagarria

3. Ordenantza Fiskala, hirilurren balio-gehitzearen gaineko zerga arautzen duena

8/1989 Foru Araua, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Zerga Kudeaketara igortzea.

ZERGA-KUDEAKETAK
4. Likidazioa egikaritzea.
5. Zergadunari jakinaraztea.

Oharrak

Zerga honen ordainarazpena autolikidazio-erregimenean egin liteke, posible denean.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Zerbitzu Ekonomikoak