ONDASUNEN ZIURTAGIRIAK

Zer da?

Administrazio-dokumentu bat ematen da, ondasun higigarrien eta higiezinen jabetza edo interesdunak gizarte-laguntzak jasotzen dituela ziurtatzen duena.
Oro har, beste erakunde batzuei aurkezteko ematen da ziurtagiri hori: epaitegietan Doako Justizia eskatzeko izapiderako; udaletan laguntzak eskatzeko; Gizarte Segurantzaren Diru-bilketa Exekutiboan.

Nork eska dezake?

Zergadun subjektu pasiboak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe, oro har.
6. Ordenantza Fiskala, administrazioagiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituena

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Araudi aplikagarria

Zergak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Ordenantza Fiskal Nagusia

2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Zerga Kudeaketara igortzea.

ZERGA-KUDEAKETAK
4. Barnean hartu beharreko datuen kontsulta.
5. Ziurtagiria jaulkitzea.
6. Zergadunari jakinaraztea.

Oharrak

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldetatik ateratako informazioa.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Zerbitzu Ekonomikoak