ZERGA-BETEBEHARRAK GERORATZEA ETA/EDO ZATIKATZEA

Zer da?

Zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera da, egoera ekonomiko-finantzarioak ordainketa egitea aldi baterako eragozten duenean.
Edozein zorren zatikatzea eska daiteke, borondatezko aldian edo aldi exekutiboan; zorra bide exekutiboan badago, eskaerak zor osoa hartu behar du barnean.
Eskaera izapidetzeko banku-kontu bat aurkeztu behar da kobrantza helbideratzeko.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

A.1- Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. A.2- Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Titularraren Nortasun Agiri Nazionala, presentzialki eskatzen badu.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Bost eguneko gehieneko epean.

Araudi aplikagarria

2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa

Zergak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Ordenantza Fiskal Nagusia

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Diruzaintzara bidaltzea.

DIRUZANTZA

4. Txosten teknikoa egitea.
5. Ebazpena egitea eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuara bidaltzea.
6. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Dokumentu bat emango da, zatikatze- edo geroratze-baldintzak biltzen dituena, eta interesdunak sinatu egin beharko du.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Zerbitzu Ekonomikoak