MENDETASUNA BALIOESTEA

Zer da?

"Mendetasuna" da adin, gaixotasun edo ezintasunen bat dela eta, pertsona batzuek modu iraunkorrean bizi duten egoera, baina autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren gabezia edo galerarekin zerikusia duena, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta behar baldin badute, edo laguntza handia eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak aurrera eraman ahal izateko; edo adimen-ezintasuna edo gaixotasun mentala dutenen kasuan, autonomia pertsonala izateko beste laguntza mota batzuk behar dituztenen egoera (39/2006 Legearen 2.2 artikulua).

Nork eska dezake?

Mendetasun-egoeran dagoen edonork.

Europar Batasuneko herritarrek edo estatuan legez gutxienez bost urtez bizi izan direnek, horietatik bi balioespen-eskaera aurkeztu den egunaren aurreko urteak izanik. Bost urtez azpiko adingabeen kasuan, haien zaintza eta babespearen ardura dutenei eskatuko zaie bizitzeko aldi hori.

Eskaera aurkezteko unean Erandioko udalerrian erroldatuta daudenek eta Estatuan gutxienez bost urtez legez bizi izan direnek, horietatik bi urte eskaera aurkeztu den egunaren aurre-aurrekoak.

Edo mendetasun-egoeran dagoenaren legezko edo borondatezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

MENDEKOTASUNA EBALUATZEKO, BERRIKUSTEKO EDO LEKUZ ALDATZEKO ESKABIDEA
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala edo nortasuna egiaztatzen duen beste dokumentu bat.
Legezko zein borondatezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo nortasuna egiaztatzen duen beste dokumentu bat.
18 urtetik beherako pertsonek Familia Liburua edo ahaidetasun-harremana egiaztatzen duen beste dokumentu bat.
ORDEZKARITZA BORONDATEZ EMATEKO EREDUA, baldin eta ordezkaritza hori ematen bada, egilesleak eta ordezkariak sinatua.
Legezko ezintasunaren kasuan, legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Osasun-txostena
Legezko bizilekuaren ziurtagiria, hala badagokio.
Banku bidez helbideratzearen fitxa

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gehieneko epea: sei hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa

Bizkaiko Foru Aldundiaren 162/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, mendetasuna onesteko prozedura arautzen duena

174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendetasun-egoera balioesteko ezarritako baremoa onartzen duena

Eskaera jaso ondoko izapideak

GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
1. Hitzordua gizarte-langilearekin.

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
2. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
3. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.

GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
5. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailera bidaltzea ebazpena eman dezan.

Oharrak

Foru Aldundia da onartzen duen administrazioa, baina aldez aurretik erreferentziako gizartelangilearekin elkartu behar da.
Informazio gehiago:
http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=6695&idioma=EU&dpto_biz=3&codpath_biz=3|6691|6692|6695

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza