Mendetasuna pertsona batzuek modu iraunkorrean bizi duten egoera da, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta behar baldin badute, edo laguntza handia eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak aurrera eraman ahal izateko, edo autonomia pertsonala izateko beste laguntza mota batzuk behar dituztenen egoera.
Mendetasun-maila ofizioz berrikus daiteke edo interesdunari jarraikiz, hasierako zirkunstantziak aldatzen direnean.
Edo mendetasun-egoeran dagoenaren legezko edo borondatezko ordezkariak.
Mendetasun-maila bat duen pertsona, betiere honako zirkunstantzia hauetako bat gertatzen bada:
1. aurreko balioespenetik bi urte igaro izana.
2. bi urte igaro ez badira ere, osasun-txosten batek mendetasun-egoeraren funtsezko aldaketa babestea.
MENDEKOTASUNA EBALUATZEKO, BERRIKUSTEKO EDO LEKUZ ALDATZEKO ESKABIDEA
Mendetasun-egoeraren aldaketa babesten duen Osasun-txostena.
Legezko edo borondatezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
2 hilabete.
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren 162/2009 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, mendetasuna onesteko prozedura arautzen duena
174/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak mendetasun-egoera balioesteko ezarritako baremoa onartzen duena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, egiaztagiri gisa.
3. Gizarte Ekintzako Arloari igortzea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailera bidaltzea ebazpena eman dezan.
Ez da beharrezkoa gizarte-langilearekin elkartzea.
Eskatzaileek dokumentazioa Bizkaiko Foru Aldundian aurkez dezakete zuzenean, edo bestela Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Zerbitzuan dokumentazioa egiaztatuko da, eta jarraian administrazio horretara bidaliko da.