GIZATEK

Zer da?

Orientatzeko, gizarteratzeko eta autonomia sustatzeko zerbitzu publiko bat da, desgaitasuna edo mendetasuna dela medio jarduteko mugatuta edo herritar gisa parte hartzeko murriztuta dauden
adin guztietako pertsonentzat pentsatua, muga eta murriztapen horiek askotariko produktu eta metodo teknologikoak erabiliz konpentsatzeko edo arintzeko aukera izan dezaten.

Helburua:
Jarduteko mugatuta edo herritar gisa parte hartzeko murriztuta dauden pertsonen autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzea, egokitzat jotzen diren laguntza-produktuei eta metodo teknologikoei buruzko orientazioa eskainiz, desgaitasuneko edo mendetasuneko egoera motaren arabera, muga horiek konpentsatu edo arintzeko.

Eskaintzen dituen prestazioak:

  • Laguntza-produktuen erakusketa iraunkorra.
  • Honako hauei buruzko aholkularitza:
    • a. prestazioak eskuratzeko modua,
    • b. laguntza-produktuak eskuratzeko diru-laguntza bat jasotzeko aukera, edo
    • c. laguntza-produktuen mailegua.
  • Eskatzailearen autonomia pertsonala hobetzeko lagungarri izan daitekeen edozein alderdi
    teknikori buruzko orientazioa, egokitasunari buruzko txostena eginez.
  • Desgaitasuna duten edo mendetasun-egoeran dauden pertsonek laguntza-produktuak
    eskuratzeko laguntza ekonomikoen eskaerak izapidetzea.

Nork eska dezake?

Gutxienez II. mailakotzat jotako mendetasun-egoera batean egotea, edo gutxienez % 33ko desgaitasuna izatea.

Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko beste edozein Estatu kidetako nazionalitatea izatea, eta, kasu horretan, dagokion Foru Dekretuan horretarako ezarritako berariazko baldintzak betetzea.

Bizkaiko udalerri batean erroldatuta egotea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Laguntza-produktuak eskuratzeko laguntza ekonomikoen eskaerak izapidetzeko eskatutako dokumentazioa.
Eskatzailearen edo haren lege-ordezkariaren eta eskaeran ageri diren gainerako pertsonen Nortasun Agiri Nazionala.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Banku-dokumentua
Gizatekek emandako egokitasun-txosten teknikoa, edo, indarreko Foru Dekretuan aurreikusitako kasuetan bakarrik, profesional kolegiatuek egindako txostenak.
Motor-ibilgailuak egokitzeko edo ohiko etxebizitzan eraikuntza-elementuak egiteko laguntzaproduktuak eskuratzeko laguntza-eskaeretan, Foru Dekretuan kasuan kasu ezarritako berariazko dokumentazioa aurkeztuko da.
Diru-laguntzaren onuradun izanez gero bakarrik, diruz lagundutako produktuen jatorrizko faktura aurkeztu beharko da indarreko dekretuan jasotako baldintza eta epeetan.

Aurkezteko lekua

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Eskatutako produktuaren eta familia-unitatearen diru-sarrera ekonomikoen arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gutxi gorabehera 10/15 eguneko epea ematen da egokitasun-ziurtagiria emateko, eta horren arabera eskaera onartzen da edo bertan behera uzten da.

Araudi aplikagarria

http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Decreto%20Gizatek%202016.pdf?idioma=CA

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Informazioa/aholkuak ematea eta eskaera bideratzea.
2. Horren ondoren, eskaerak Gizateken entregatuko dira zuzenean (Lertxundi kalea 14, 48009-Bilbo; telefonoa: 900 220 002)

Oharrak

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da.
Ez da beharrezkoa erreferentziako gizarte-langilearekin elkartzea.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza