Lehia libreko erregimeneko Laguntza Publikoa, zero urtetik sei urtera bitarte dituzten eta garapenean nahasmenduak dituzten edo izateko arriskuan dauden neska-mutilei familiaren, eskolaren eta gizartearen inguruneetan txertatzeko aukera osatuagoa ematen diena.
Laguntza indibidual hauen bitartez onuradunak (eskatzaileak) laguntza hauen indarraldian jaso dituen agindutako tratamenduak soilik finantzatuko dira. Banakako laguntzak ez dira, inola ere, diruz lagundutako kontzeptuaren benetako kostua baino handiagoak izango, eta gehieneko laguntzak aurreko artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzean emango dira. Hala ere, beste erakunde batekin batera finantzatuta badaude, doitu egin beharko dira:
Zenbateko hauen emakida xedapen gehigarrietan aurretiaz ikusitako aurrekontuetan horretarako diru erabilgarria dagoen adinean zehaztuko da.
Laguntzaren emakidaren ondorioetarako data ez da izango, inolaz, ere, laguntza eskatu zen eguna edo Arreta Emateko Banako Plana ebatzi zen eguna baino lehenagokoa.
Zero urtetik sei urtera bitarteko neska-mutilek, betiere garapenean nahasmenduak badituzte edo izateko arriskuan badaude eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
1. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
2. Eskaera epearen barruan aurkeztea eredu ofizialaren arabera, edo Arreta Goiztiarreko Zerbitzura bideratu izana Arreta Emateko Banako Programaren Ebazpenean.
3. Zero urtetik sei urtera bitarteko neska-mutilak izatea.
Arreta goiztiarrerako banakako laguntzetarako eskabideak eredu normalizatua erabiliz aurkeztuko dira ?eredu ofiziala?. Baldin eta mendekotasunari arreta eskaintzeko banan banako programaren ebazpen bat baldin bada, eta hark arreta goiztiarrerako zerbitzura bideratzen badu umea, ebazpen horrek ematen den egunetik aurrera ekarriko ditu ondorioak, eta, beraz, egun horretan aurkeztutzat joko da eskaera. Halakoetan, ez dago zertan aurkeztu eredu normalizatua.
Banan banako arretaren programari buruzko ebazpena jaso eta, aldi berean, eredu normalizatua aurkeztuz gero, bietatik lehenengo eginikoak izango du lehentasuna eta horrek sortuko ditu ondoreak.
Laguntza bat jaso ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da Ebaluazio eta Orientazio Taldearen aldeko txosten bat izatea, arreta goiztiarrerako laguntza jaso beharra ezartzen duena eta halako laguntzara bideratzen duena.
1. Ebaluazio eta Orientazio Taldearen preskripzio-txostenik ez den kasuetan, eskaera aurkezteko orduan, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira harekin batera:
· Guraso-ahala duen edo legezko ordezkaria den pertsonaren banku-helbideraketaren identifikazio-fitxa. Banku-helbideratzerako dokumentua
· Familiaren Bizkaiko Lurralde Historikoko errolda-ziurtagiriri eguneratua (kolektiboa izan behar du). (Ofizioz erantsiko da).
· Laguntza-eskatzailearen eta onuradunaren Nortasun Agiri Nazionala edo familia-liburua osoa.
· Guraso-ahala edo legezko ordezkaritza duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionala.
Banan banako arretarako programaren ebazpenak eskaera baten ondorioak dituen kasuetan, Mendekotasuna Ebaluatzeko Zerbitzuan jasota ez dagoen dokumentazioa bakarrik aurkeztu.
2. Baldin eta, eskaera aurkezteko orduan, indarrean badago Ebaluazio eta Orientazio Taldeak emaniko preskripzio-txosten bat, eta baldin eta ez badira aldatu txosten hori ematean kontuan hartu ziren inguruabarrak, eskaerarekin batera aurkeztu beharko da hura, bai eta lehenengo puntuan aipatzen den dokumentazioa ere, 1. puntuan jasotzen dena; alegia:
Tratamendua egingo duen erakundearen aurrekontua, honako hauek jasota:
· Erakundea identifikatzeko datuak: izena, helbide osoa eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia
· Tratamenduari buruzko datuak: saio kopurua, saio bakoitzaren iraupena eta tratamendu mota, tratamendua hasteko aurreikusitako data eta tratamenduaren iraupena.
· Zerbitzua emango duen profesionalaren izena, titulazioaren azalpena eta kolegiatu-zenbakia.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
Salbuespenak salbuespen, ez da bi hilabetetik gorakoa izaten.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.
5. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailera bidaltzea.
Zerbitzu honi buruzko zalantzarik izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundian argituko da.
Emandako arreta goiztiarrerako laguntzen indarraldia urte naturalarekin bat etorriko da, eta aldi berdinetan edo txikiagoetan luzatu ahal izango da, betiere laguntza ematea eragin zuten zirkunstantziak aldatzen ez diren bitartean eta Foru Dekretuan aurreikusitako betebeharrak betetzen badira.
Nolanahi ere, banako laguntza iraungi egingo da onuradunak 6 urte betetzen dituenean. Arreta Goiztiarreko eskaerak eredu ofizialean aurkeztuko dira. Hala ere, baldin eta mendetasunerako arreta programa indibidualean egokitzat jotzen bada zerbitzu hori jasotzea, banan banako arretarako programaren ebazpena eskaritzat joko da ondorio guztietarako, eta, beraz, nahikoa izango da ebazpen hori eskaera aurkeztutzat jotzeko.