Desgaitasuna duten pertsonentzat aparkatzeko txartela eskatzea da, eta txartel horrek horretarako propio adierazitako tokietan aparkatzeko balio du.
Erroldatuta eta desgaitasuna onetsita duten pertsonek.
Ikusmena urritua duten pertsonek.
Mendetasun-egoeran dauden eta mugikortasuna murriztua duten pertsonek.
Edo haien legeordezkariak.
Hiru txartel mota daude:
1. Txartel orokorraren eskaera
Nortasun Agiri Nazionala.
Onetsitako desgaitasun-maila.
Txartel-tamainako bi argazki.
Desgaitasuna duen pertsonaren lege-ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Ikusmen-urritasunaren kasuan: txosten medikoak eta/edo Espainiako Itsuen Erakunde
Nazionalari afiliatuta daudela dioen dokumentua.
Mendetasun-egoeran dauden pertsonen kasuan: mendetasun-mailaren onespena eta txosten mediko bat, non adierazten den ibiltzeko ezinbestean gurpil-aulkien edo bestelako makilen beharra duela.
Neuroendekapenezko gaixotasun bat izaki mugitzeko murriztuta dauden pertsonek: txosten medikoa, ibiltzeko nahitaez gurpil-aulkien edo bestelako makilen premia duela adierazten duena.
Mendetasun-egoeran dauden 3 urtetik beherako adingabeek: mendetasunaren onespena, eta
4 edo 5 puntuko desgaitasuna onetsita; desgaitasunik ez badu, txosten medikoa, ibiltzeko ezinbestean gurpil-aulkia edo bestelako makilen beharra duela adierazten duena.
2. Behin-behineko txartelaren eskaera
Nortasun Agiri Nazionala.
Txartel-tamainako bi argazki.
Desgaitasuna duen pertsonaren lege-ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Ziurtagiri mediko balioztatua, baimena emateko ezohiko zirkunstantziak egiaztatzen dituena.
3. Desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako txartelaren eskaera:
Erakunde edo elkartearen Identifikazio Fiskaleko Kodea.
Sozietatearen estatutuak
Pertsona fisiko eskatzailearen/legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala.
Eskatzailearen lege-ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Ibilgailuen zirkulazio-baimena.
Autonomia pertsonala sustatzearen eta desgaitasuna duten pertsonen eta mendetasunaren arretarako gizarte-zerbitzuen eremuan mugikortasuna murriztua duten pertsonen garraioari loturik aurreikusitako jardueren memoria.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: bi hilabete.
1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, desgaituentzako aparkatzeko txartela emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituena, eta hiru kasu berri gehitzen dituena
50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Jasotzea, berrikustea, eskaneatzea eta Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea (Ugasko bidea 3 bis, 48014 Bilbo).
Ez da beharrezkoa erreferentziako gizarte-langilearekin elkartzea.
Iraungitze-data: 5 urte behin betiko txarteletarako eta urtebete aldi baterako txarteletarako.
Informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/04/1601512e.pdf