Gailu xume bat da, erabiltzailearen etxeko telefono-lineari konektatua, eta eguneko 24 orduetan etengabeko arreta izatea ahalbidetzen duena, urteko egun guztietan. Honako hauek eskaintzen ditu:
Mendetasun-egoeran edo -arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonek (eskumeneko organoaren administrazio-ebazpen bidez onetsitako egoera, edo balioespen-organoaren irizpenaren bitartez onetsitako arriskua).
Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako adinekoek.
Desgaitasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala duten edo, mendetasun-egoeran egonik, gaixotasun mentala duten pertsonek (eskumeneko organoaren administrazio-ebazpen bidez onetsitako egoera edo balioespen-organoaren irizpen bidez onetsitako arriskua).
Bakartze sozialeko arrisku-egoera jakin batzuetan dauden pertsonek.
Etxean telefono-linea finkoa eduki behar dute.
Telelaguntzaren eskaera-inprimakia:
http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/teleasistencia/eu_teleasis/adjuntos/eu_Modelo%20de%20solicitud_eu.GUARDABLE2.pdf
Osasun-fitxaren inprimakia:
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/teleasistencia/es_teleasis/adjuntos/Anexo%20I.GUARDABLE.pdf
Borondatezko ordezkaritzaren ereduzko inprimakia:
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45contss/es/contenidos/informacion/teleasistencia/es_teleasis/teleasistencia.html
Eskatzailearen eta haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo Atzerritarraren
Identifikazio Zenbakia.
Desgaitasuna duen pertsonaren lege-ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Familia-liburua adingabeen kasuan.
Eskaeran baimena ematen bada administrazioaren aurrean datuak egiaztatzeko, ez da dokumentazio gehiagorik beharko. Hala ez bada, ikus Eranskina.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
4 euro hilean (kasu batzuetan salbuetsita egon daitezke, diru-sarreren arabera).
2 hilabete.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ematea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langileak txosten soziala ematea.
5. Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.