Las estancias temporales ofrecen a las familias o personas cuidadoras de personas mayores dependientes un tiempo para su descanso, recuperación o para hacer frente a una situación de necesidad.
La solicitud de estancia temporal estará motivada por:
Edo haien legeordezkariak.
Eskaera aurkezteko egunean 60 urte beteta dituzten pertsonek. Nolanahi ere, mendetasuna onetsita izaki laguntza- eta zaintza-premiak dauzkan edozein pertsonak eska dezake egoitzan sartzea, baldin eta premia horiek egoitzen foru-sareko zentroetako batean betetzeko aukera badago.
Mendetasun-egoeran dagoen pertsonaren kalifikazioa lortu duten pertsonek.
Autonomiarako eta Mendetasunerako Arretarako Sistemaren arretarako zerbitzuen katalogoan eta prestazioetan aurreikusitakoaren arabera zerbitzu hori jasotzeko eskubidea dutenek (Mendetasunari buruzko 39/2006 Legea, abenduaren 14koa).
Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuek.
Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legearen I. tituluko 3. artikuluko betekizunak biltzen dituztenek. Edo haien lege-ordezkariak.
Horretarako eredu normalizatua.
Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren lege-ordezkariaren edo zaintza benetan gauzatzen duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren, edo, NANik ezean, nortasunaren egiaztatzeko beste edozein dokumenturen fotokopia.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Bizikidetza-unitateko kide bakoitzaren Nortasun Agiri Nazionalaren, edo, NANik ezean, nortasuna egiaztatzeko beste edozein dokumenturen fotokopia.
Ezintasuna duten pertsonen kasuan, haien izenean eskaera aurkeztu duen pertsonari esleitutako lege-ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
Txosten medikoa, IV. Eranskineko ereduari jarraikiz.
Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria edo egiaztagiria, eskaera egiteko unean interesdunaren administrazio-auzotasuna Bizkaiko Lurralde Historikoan dagoela adierazten duena.
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren eta/edo bestelako pentsio eta diru-sarreren erakunde ordaintzailearen pentsio-ziurtagiria, eskatzailearen, eta, hala badagokio, bizikidetza-unitateko kideen urteko diru-sarreren eta aparteko ordainsari kopuruaren berri ematen duena.
Hala badagokio, bizikidetza-unitatearen osaeraren egiaztagiriak, langabezian egotearen edo 18 urtetik 28 urtera bitarteko seme-alabak ikasten egotearen ziurtagiriak, desgaitasun-mailaren ziurtagiriak eta abar.
Eskatzailearen zaintzaileak aldi baterako egonaldia eskatzeko moduko egoera batean badaude (sanitarioa, lanekoa eta abar), egoera horren egiaztagiriak.
Egoitzen foru-sareko zentro batean aldi baterako egoteagatiko prezio publikoa ordaintzeko bankuhelbideratzerako dokumentua, hori arautzen duen foru-araudi espezifikoarekin bat etorriz.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
2016. urtean egoitza batean aldi baterako egoteko gehienez ordainduko den prezioa 72,90 ? izango da, egun bakoitzeko.
Bizkaiko Foru Aldundia da hori onartzen duen administrazioa.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez arautzen baita mendetasuna duten pertsonentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko araubidea.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 83/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 1ekoa; honen bidez mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru-zerbitzu publikoa aldi baterako egonaldian emateko prezio publikoa aplikatzea erabaki da eta horretarako arauak ezarri dira.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailera bidaltzea.
Eskaerak aurkeztu behar dira, gutxienez, hilabete 1 lehenago eskatutako egonaldia hasteko eguna baino, larrialdietan izan ezik.
Eskaera behar bezala bete dela egiaztatu eta eskatzailearen ekonomia- eta ondare-egoera, eta, hala badagokio, gizarte- eta familia-egoera eta osasun-egoera ebaluatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eskatzaileari onetsiko dio egoitzan aldi baterako egoteko plaza baten onuradun izateko aukera, plaza esleitzeko prozesura ekarriz.
Plaza publikorik esleitzen ez bazaio ere gainerako betekizunak betetzen baditu, onuradunak prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du (zerbitzuari lotutako prestazioa) egoitza pribatu batean aldi baterako egon ahal izateko, baldin eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan badago.
Behar bezala justifikatutako larrialdietan, eskatzailea berehala sar daiteke foru-sareko egoitza batean, eta ondoren haren egoera administratiboa erregularizatzeko behar diren izapideak hasten dira.
Ez da zertan erreferentziako gizarte-laguntzailearekin elkartu; Bizkaiko Foru Aldundiarekin
zuzenean egin dezakete, edo bestela eskaera Udalen entregatu, eta Aldundiari bidaltzen zaio zuzenean.
Egonaldiak 2 egun naturaleko iraunaldia izango du gutxienez. Aldi baterako egonaldi-eskaera zaintzailearen atsedenaldi edo oporraldiaren ondorioz egiten bada, gehieneko aldia 30 egun natural izango da urte bakoitzeko.
Beste arrazoi batzuengatiko egonaldietan, gehieneko epea 3 hilabete izango da.