Zerbitzu integrala eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat, etxean bertan arreta zuzena eta pertsonala eskaintzen diena.
Autonomia galdu dutenez, ohiko etxean bizitzen jarraitzeko eguneroko bizitzaren oinarrizko jardueretan laguntza-zerbitzu baten aldi baterako edo etengabeko esku-hartzea behar duten pertsonak eta/edo familia-unitateak.
Pertsonak urtebete erroldatuta eraman behar du Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan, eta sei hilabete Erandion, eskaera-egunaren aurreko sei hilabeteak alegia.
Edo haren legezko edo borondatezko ordezkariak.
Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eskaera (I. Eranskina).
Legezko edo borondatezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Eskatzailearen eta familia-unitateko kideen erroldatze-ziurtagiri kolektiboa (ofizioz erantsiko da).
Eskatzailearen edo haren lege-ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo beste edozein identifikazio-dokumentu baliokide.
Familia-liburua, baldin eta familia-unitatean 18 urtetik beherako pertsonak badaude.
Mendetasunaren balioespena onesteko Foru Agindua, baldin eta onetsita badauka, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren baliabidea jasotzeko eskubidea onesten duena.
Desgaitasun Ziurtagiria, organo ofizial eskudunak emana.
Osasun-egoeraren txosten medikoa, eranskinean jasotako eredu normalizatuaren arabera (V. eranskina).
Interesdunak gaixotasun infekzioso edo kutsakor bat baldin badu, gaixotasun hori azaltzen duen ziurtagiri medikoa.
Zerbitzuagatiko prezio publikoa ordaintzeko banku-helbideratzerako dokumentua (IV. Eranskina).
Banku-ziurtagiriak eredu ofizialaren arabera, kontu-egoerari, banku-tituluei eta interesei buruzkoak (VI. Eranskina).
Interesdunak aurrezki-kartillak, kontu korronteak, bonuak, akzioak, epe finkorako nominak eta horrelakoak baditu, egungo egoeraren, batez besteko soldataren eta kapital higigarriaren azken
3 urteetako interesen ziurtagiria, dagozkien banku-erakundeen eskutik, Ogasun Ziurtagirian ageri diren kontu-zenbaki guztiei dagokienez, baita familia-unitateko pertsona guztien titulartasuneko zenbaki guztiei dagokienez ere.
Errentaren Aitorpena, edo, hala badagokio, Foru Ogasunean deklaratu behar ez izanaren ziurtagiria. Ogasuna, Kaputxino bidea 2 (Bilbo) / Tel.: 901 502 000. Ondasun higiezinei buruzko ziurtagiriak Foru Ogasunaren eskutik, edo hiri- eta/edo landa-ondasun higiezinei buruzko zergaren azken ordainagiria. Ogasuna, Kaputxino bidea 2 (Bilbo) / Tel.: 901 502 000.
Azken pentsioaren ordainagiriaren edo Gizarte Segurantzaren pentsio eguneratuari buruzko ziurtagiriaren edo inolako pentsiorik jasotzen ez duela dioen ziurtagiriaren fotokopia (Iruña kalea 13, Deustu).
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria jasotzen duen edo ez dioen ziurtagiria, edo, hala badagokio, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan eskaera egin duen edo ez (Benjamin anaia plaza, 5-Erandio) eta horrek zertan eragiten duen dioen ziurtagiria.
Mutualitateen edo aseguru-etxe pribatuen pentsioen edo prestazioen ziurtagiri eguneratuak, haiek ematen dituen erakundearen eskutik, mota eta zenbatekoa adierazita.
Azken nominaren edo nominen (aldakorrak badira) fotokopia. Gastu kengarrien egiaztagiriak (alokairua eta hipoteka-kreditua, besteak beste).
Hirugarrenentzako datuen eredua, betea, eskatzaileak edo haren lege-ordezkariak sinatua eta banku-erakundeak zigilatua.
Ondasun higiezinen eta ondarearen etekinen (pisu, garaje, lokal eta lursailen alokairuak) erantzukizunpeko adierazpena.
Udalaren Gizarte Zerbitzuen iritziz interesekoa den beste edozein dokumentazio. VII. Eranskina eskaerarekin batera aurkeztu behar diren dokumentu guztien laburpena da.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Ekarpen ekonomikoari buruzko udal-baremoaren arabera.
Gehieneko epea: bi hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
5. Etxeko bisitaldia, eta, hala badagokio, konpromiso-orria betetzea, onuraduna mugitzeko bi pertsonen beharra dagoenean) (III. eranskina).
6. Gizarte-langileak txosten soziala (II. eranskina) eta eginkizunen orria betetzea (VIII. eranskina).
7. Ebaztea.
8. Zerbitzu ekonomikoei eta interesdunari jakinaraztea.
Udalari nahitaez jakinarazi behar zaio arreta ematen zaion pertsonaren egoeran gertatzen den edozein aldaketa.