Ez dira aldian behin ematen diren prestazioak, dirutan ematen dira, diru-laguntzak dira alegia. Hain zuzen ere, gastu batzuk behar-beharrezkoak dira gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak saihestu edo arintzeko, eta berariazko gastu arrunt horiek ordaintzeko nahikoa baliabiderik ez dutenentzako dira laguntza horiek.
Erandion bizi diren pertsona guztiek jaso ditzakete prestazio ekonomiko horiek, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea gutxienez sei hilabete lehenagotik edo aurreko hamar urteetan bost urtez jarraian.
Bizikidetza-unitate bat eratu izana eskaera baino urtebete lehenagotik. Etxebizitza-prestazio osagarriaren hartzaile ez izatea, araudian jasotako kasuetan izan ezik.
18 urte izatea. 18 urtetik beherako pertsonak salbuespentzat hartuko dira, baldin eta:
· Beren ardurapean adingabeak badituzte, edota desgaitasuna eta/edo mendetasunkalifikazioa duten pertsona helduak.
· Ama eta aita gabeko umezurtzak badira.
· Ezkonduta edo horren pareko bestelako harreman iraunkor baten bidez beste bati lotuta badaude, eta egoera horretan gutxienez sei hilabete badaramate.
· Etxeko tratu txarren biktima badira.
Laguntza honekin estaltzen diren berariazko gastuei aurre egiteko behar adinako baliabiderik ez izatea.
Edo haien lege-ordezkariak.
Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, edo bizikidetza/unitatearena.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Familia Liburua.
Banantzea izanez gero, epai judiziala, hitzarmen erregulatzailea, mantenu-pentsioaren demanda edo epaia ez betetzeagatiko erreklamazio judizialaren abokatuaren ziurtagiria edo erantzukizunpeko adierazpena.
Jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria.
Banku-dokumentua, beteta.
Familia-unitateko kide guztien banku-kontuen batez besteko saldoaren dokumentua eta azken sei hilabeteetako banku-mugimenduen fotokopia eta kartillaren titularren lehen orria (Bankua edo Kutxa).
Alokairuko, azpierrentamenduko, ostatuko/apopilotzako, muturreko larrialdiko kontratua eta ordainagiriak. Hipotekaren ordainketaren banku-ordainagiria.
Mantentze-gastuak: uraren, argiaren, komunitatearen, gas naturalaren eta ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak. Lehen mailako premietarako: haginlaria eta optika (bi aurrekontu).
Konponketak eta instalazioak (bi aurrekontu).
Lanean bazaude, kontratua eta azken nominak edo diru-sarreren erantzukizunpeko adierazpena.
16 urtetik 65 urtera bitarteko langabe guztien enplegu-eskariaren altako eta berritzeko dokumentu eguneratua (Lanbide Erandio, Benjamin anaia plaza, 5 Erandio).
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria, bizikidetza-unitateko 16 urtetik 65 urtera bitarteko pertsona guztien egungo egoera zein den, prestazio ekonomikoak jasotzen dituen edo ez, eskatu dituen edo ez adierazten duena (SEPE 901 119 999 / Catalunya 1, San Inazio, Bilbo) / Negubide 1, Areeta (Getxo). Aldez aurretik ordua eskatu behar da: 901 010 210 / 944 506 579).
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria jasotzen duen edo ez dioen ziurtagiria, eta, hala badagokio, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan eskaera egin duen edo ez (Lanbide Erandio, Benjamin anaia plaza, 5-Erandio) eta noiz egin duen adierazten duena.
Bizikidetza-unitateko adinez nagusiko pertsona guztien errenta-aitorpena edo Ogasunaren ziurtagiri negatiboa (Ogasuna: Kaputxino bidea 2, Bilbo / Barku Etxea eraikina, Foru kalea z.g.(Getxo) / 901 502 000).
Bizikidetza-unitateko adinez nagusiko pertsona guztien ondasunen ziurtagiria eta kontribuzioak (Ogasuna: Kaputxino bidea 2, Bilbo / Barku Etxea eraikina, Foru kalea z.g. (Getxo) / 901 502 000).
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ziurtagiria, bizikidetza-unitatean adinez nagusi diren pertsona guztiek prestazioa jasotzen duten edo ez, prestazioen zenbatekoa zein den eta zenbatean behin jasotzen duten adierazten duena (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Iruña, 13, Deustu (Bilbo, aldez aurretik ordua eskatu behar da: 901 106 570).
16 urtetik gorako pertsona guztien afiliazioari eta Gizarte Segurantzan altan egondako aldiei buruzko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana (Julio Urquijo kalea 13 (Bilbo) / Plentzia kalea 14 (Getxo) / www.seg-social.es)
Etxebiden izena emateko eskaera (012 / www.etxebide.info)
Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (txartel berdea).
Dokumentazioaren laburpena
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Gehieneko epea: bi hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Udaleko gizarte-langilearekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.
5. Ebaztea.
6. Zerbitzu ekonomikoei eta interesdunari jakinaraztea.