UDALAREN GIZARTE-LARRIALDIA ESKATZEA

Zer da?

Udal-prestazio ekonomikoa da, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko prestatua, Gizarte Zerbitzuek dagokion balioespena egin ondoren.
Ohiz kanpokoa da, eta alojamendurik ezak edo auzo-gatazka larriek eragindako larrialdi-harrerei eta egoera kritiko jakin batzuei erantzutea du helburu, baita udalerriko herritarren arteko bizikidetza eta elkartasuna errazteko eta gizarte-bazterkeriako egoerak saihesteko larrialdi-neurriak hartzea ere.

Nork eska dezake?

Erandioko udalerrian erroldatutako adinez nagusiak, gerora etorritako egoera bati aurre egin behar diotenak eta gizarte-larrialdiko laguntzak eskuratzeko ezarritako betekizunak betetzen ez dituztenak, baldin eta, horrez gain, diru-sarrera nahikorik ez badute eta gizartean esku hartzeko plan integralean parte hartzen badute.
Edo haien lege-ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, kide guztiena.

Familia Liburua.

Banantzea izanez gero, epai judiziala, hitzarmen erregulatzailea, mantenu-pentsioaren demanda edo epaia ez betetzeagatiko erreklamazio judizialaren abokatuaren ziurtagiria edo erantzukizunpeko adierazpena.

Jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria.

Banku-dokumentua, beteta.

Familia-unitateko kide guztien banku-kontuen batez besteko saldoaren dokumentua eta azken sei hilabeteetako banku-mugimenduen fotokopia eta kartillaren titularren lehen orria (Bankua edo Kutxa).

Alokairuko, azpierrentamenduko, ostatuko/apopilotzako, muturreko larrialdiko kontratua eta ordainagiriak. Hipotekaren ordainketaren banku-ordainagiria.

Mantentze-gastuak: uraren, argiaren, komunitatearen, gas naturalaren eta ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak.

Lanean bazaude, kontratua eta azken nominak edo diru-sarreren erantzukizunpeko adierazpena.

16 urtetik 65 urtera bitarteko bizikidetza-unitateko kide langabe guztien enplegu-eskariaren altako eta berritzeko dokumentu eguneratua (Lanbide Erandio, Benjamin anaia plaza, 5 Erandio).

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria, bizikidetza-unitateko 16 urtetik 65 urtera bitarteko kide guztien egungo egoera zein den, prestazio ekonomikoak jasotzen dituen edo ez, eskatu dituen edo ez adierazten duena (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: 901 119 999 / Catalunya 1, San Inazio (Bilbo) / Negubide 1, Areeta (Getxo). Aldez aurretik ordua eskatu behar da: 901 010 210 / 944 506 579).

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria jasotzen duen edo ez dioen ziurtagiria, eta, hala badagokio, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan eskaera egin duen edo ez (Lanbide Erandio, Benjamin anaia plaza, 5-Erandio) eta noiz egin duen adierazten duena.

Bizikidetza-unitateko adinez nagusiko pertsona guztien errenta-aitorpena edo Ogasunaren ziurtagiri negatiboa (Ogasuna: Kaputxino bidea 2, Bilbo / Barku Etxea eraikina, Foru kalea z.g. (Getxo) / 901 502 000).

Bizikidetza-unitateko adinez nagusiko pertsona guztien ondasunen ziurtagiria eta kontribuzioak (Ogasuna: Kaputxino bidea 2, Bilbo / Barku Etxea eraikina, Foru kalea z.g. (Getxo) / 901 502 000).

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ziurtagiria, bizikidetza-unitatean adinez nagusi diren pertsona guztiek prestazioa jasotzen duten edo ez, prestazioen zenbatekoa zein den eta zenbatean behin jasotzen duten adierazten duena (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Iruña 13, Deustu Bilbo. Aldez aurretik ordua eskatu behar da: 901 106 570).

· 16 urtetik gorako pertsona guztien afiliazioari eta Gizarte Segurantzan altan egondako aldiei buruzko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana (Julio Urquijo kalea 13 (Bilbo) / Plentzia kalea 14 (Getxo) / www.seg-social.es)
· Etxebiden izena emateko eskaera (012 / www.etxebide.info). Ibilgailuaren zirkulazio-baimena (txartel berdea).

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Gehieneko epea: 2 hilabete.

Araudi aplikagarria

Gizarte-premiako egoeretarako udal-laguntzak arautzen dituen udal-ordenantza

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala 23. zk., 2008ko otsailaren 1a

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin elkartzea.

GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Diagnostikoa, kasuaren balioespena eta txosten teknikoa ematea, ebazpen-proposamen eta guzti.
5. Ebaztea.
6. Zerbitzu ekonomikoei eta interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza