Familia ugari bati bere izate hori aitortzen dion titulu ofiziala da. Familia ugarientzat erabilgarri dauden abantailak haien esku jartzeko helburua dauka. Honako hauek dira familia ugariak:
Seme-alabek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Erandion erroldatutako pertsonek, baldin eta goian aipatutako baldintzak betetzen badituzte.
Eskaera, eredu ofizialean.
Familia Liburua eta familian Nortasun Agiri Nazionala duten pertsona guztien Nortasun Agiri Nazionala.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Desgaitasuna duen pertsona edo lanerako ezindua, ikaslea edo alarguna izatea edota bananduta edo dibortziatuta egotea eta beste zenbait egoera berezi egiaztatzeko behar diren ziurtagiriak.
Bananduta edo dibortziatuta egonez gero hitzarmen erregulatzailea aurkeztuko da, hala badagokio, eta dagokion epaia, seme-alaben zaintza eta babespea egiaztatzeko
Beste nazionalitate batzuetako eskatzaileentzat:
Aurrekoaz gain, Europar Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioko kide diren herrialdeetakoak (Islandia, Norvegia eta Liechtenstein) badira,bizileku-txartela.
Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetakoak badira:
· Bizileku-baimena.
· Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia.
Kosturik gabe.
Gehieneko epea: hiru hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
40/2003 Legea, azaroaren 18koa, Familia Ugariak Babesteari buruzkoa.
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua familia ugariko tituluak aztertzeko eta izapidetzeko arduraduna da.
Eskaerak eta dokumentazioa honako hauetan aurkez daitezke:
a) Sailak Bilbon (Ugasko 5 bis 1.) dauzkan bulegoetan, edo, Bilboko Udalean izan ezik, dagokion Udalaren Gizarte Ongizateko Unitateetan.
b) Titulua izapidetzeko behar diren dokumentuak bidaltzeko aukera ere badago, behin eskaneatu ondoren honako helbide elektroniko honetara bidaliz: familiasnumerosas@bizkaia.eus
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1.Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea.