GIZARTE-ONGIZATEKO FUNTSA

Zer da?

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte-zerbitzuen osagarria, eta zaharrak direlako edo duten desgaitasun-mailarengatik lan egin ezin dutenei eta oinarrizko premiak bete ahal izateko bestelako diru-sarrerarik lortu ezin dutenei zuzenduta dago.
Pertsonalak eta besterenezinak dira, eta elikagaietarako ematen dira; beraz, ezin dira enbargatu edo atxiki, ezta betebeharren bermetzat eskaini ere.

Pentsio motak:
· Zahar izateagatik.
· Ezintasunagatik.

Gizarte Ongizateko Funtsaren zahar izateagatiko edo ezintasunagatiko pentsioa emango da ezarritako baldintzak betetzen diren bitartean.
Pentsioaren zenbatekoa 149,86 ? izango da hilean, eta urtean 14 paga izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak ematen edo ukatzen du prestazioa, prestazio hori jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen diren ala ez diren aztertuta.

Nork eska dezake?

Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioaren onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

  1. 1. EEuskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan aldez aurretik erroldatuta egotea (atzerritarrak, errefuxiatuak eta aberrigabeak ere sartzen dira, bizileku-baimena izanez gero).
  2. 2. 65 urte beteak izatea edo, gaixotasunen bat izanez gero, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak desgaitasun-maila onetsita izatea eta edozein lan egiteko erabat ezindua egotea.
  3. 3. Norberak edo familiak diru-sarrerarik ez izatea oinarrizko premiak betetzeko.
    - Diru-sarrerarik ez izatea zera da, urte natural osoan eta onura esklusiborako jasotzen diren diru-sarrerak ?hau da, errentak, pentsioak edo beste edozein kontzeptupean? pentsio honetako laguntzen urteko zenbatekoa baino txikiagoak izatea (eskatzailearen bizilekua den jabetzako etxebizitzaren balioespena kanpo uzten da).
    - Eskatzailea familia-unitate bateko kide baldin bada, unitate horren per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatzailearen eta familia-unitatea osatzen duten gainerako kideen (ezkontidea, seme-alaba adingabeak edo lanerako ezinduta dauden adinez nagusikoak) nortasuna egiaztatzen duen dokumentua.

Familia-liburua

Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria (ofizioz erantsiko da).

Egoera zibilaren ziurtagiria (dagokion Bake Epaitegia: www.justizia.net).

Banantze/dibortzioaren kasuan: banantze- edo dibortzio-epaia eta hitzarmen erregulatzailea.

Ezkontidearen heriotza-ziurtagiria (dagokion Bake Epaitegia: www.justizia.net) Gizarte

Segurantzaren pentsio eguneratuari buruzko ziurtagiria Iruña kalea 13 Deustu, Bilbo, aldez aurretik ordua eskatu behar da 901 106 570. Atzerritarren kasuan, gainera, jatorrizko herrialdeko pentsioen ziurtagiria ere aurkeztu behar da.

Familia osatzen duten kideen diru-sarreren egiaztagiriak (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ziurtagiria, Iruña kalea 13 Deustu, Bilbo, aldez aurretik ordua eskatu behar da: 901 106 570, nominak?).

Banku-helbideratzeari buruzko inprimaki normalizatua, finantza-erakundeak zigilatuta:
http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Ficha%20cuenta%20bancaria.pdf?idioma=CA

Goian deskribatutako dokumentazioaz gain, Gizarte Ongizateko Funtsaren ezintasunagatiko funtsaren eskaera baldin bada, honako hauek aurkeztu behar dira:
? Desgaitasuna onesteko ziurtagiria.
? Lan Bizitza (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra: Julio Urquijo 13, Bilbo / Plentzia kalea 14, Getxo / www.seg-social.es)

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Eskaera erregistratzen den hilabete berean ebatzi ohi da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da.

Araudi aplikagarria

129/1986 Dekretua, maiatzaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongunderako Dirubaltzatik emango diren Adintsu eta Lanerako Ezinduentzako bizisariak araupetuz.

Funtsezko aldaketak (38/1988 Dekretua, otsailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongunderako Dirubaltzatik emango diren Adintsu eta Lanerako Ezinduentzako bizisariei buruzko maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretua zenbait alderditan aldatuz eta bizisarien zenbatekoa gehituz)

Funtsezko aldaketak (163/1990 Dekretua, ekainaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte Ongizate Baltzatikako zaharrentzako eta ezinduentzako pentsioak arautzen dituen Dekretua zati batetan aldatzen duena eta Pentsioen diru kopurua jasotzen duena)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.

GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.
5. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailera bidaltzea

Oharrak

EBizkaiko Foru Aldundia da onartzen duen administrazioa, baina aldez aurretik erreferentziako gizarte-langilearekin elkartu behar da.
Zerbitzu honi buruzko zalantzarik izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundian argituko da (Ugasko bidea 2-4, 48014 Bilbo / Zentralita 944 068 000).

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza