Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoa da.
Udalerrian erroldatutako emakumeek edo haien lege-ordezkariak.
Eskatzaileak eta haien ardurapeko kideek:
Eskaera orokorra.
Nortasun-egiaztagiria.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Babes-aginduaren egiaztagiria.
Familia-liburua, edo, hala badagokio, zaintzaren, babespearen edo tutoretzapearen egiaztagiria. Hala badagokio, desgaitasun-ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiak emana.
Enplegagarritasun-txostena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak emana (Benjamin anaia plaza, 5 Erandio).
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egin beharrik ez duela dioen ziurtagiria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak emana (901 502 000 Kaputxino bidea, 2, Bilbo).
Lan-bizitza, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana (Julio Urquijo, 13, Deustu, Bilbo edo www.seg-social.es)
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskaria alta emateko eta berritzeko dokumentua (Benjamin anaia plaza, 5 Erandio), edo, hala badagokio, ikasten ari izatearen ziurtagiria. Azken sei hilabeteetako banku-ziurtagiriak.
Dibortzioko demanda, epaia eta, hala badagokio, ardurapeko seme-alaben hitzarmen erregulatzailea.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: aldekoa.
Agindua, 2014ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuarena,genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ematea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langilearekin elkartzea.
5. Eusko Jaurlaritzara bidaltzea
Laguntza hori eskatu nahi duten interesdunak beren udalerriko erreferentziako gizartelangilearekin jar daitezke harremanetan, edo bestela Biktimari Laguntzeko Zerbitzuan, Bilboko Justizia Jauregian.
Zuzenean ere egin dezakete, Zuzenean-en inprimakiak eskatuz edo gure webgunetik zuzenean deskargatuz: www.erandio.eus. Eskaera presentzialki, paperean zein Telematikoki egin daiteke.