Gizarteratze- eta/edo laneratze-prozesu baten eta oinarrizko premiei lotuta dauden gastuak ordaintzeko prestazio ekonomikoa da.
Gizarte-bazterkerian egonik honako betekizun hauek betetzen dituen pertsona:
Baliabide ekonomikoei dagokienez:
Gizarteratzeko laguntza bereziaren eskaera: http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO3/ Temas/Impresos-%20Solicitudes%20DAS/SOLICITUD%20AEIS%202012.pdf?idioma=CA
Eskatzailearen eta bizikidetza-unitatearen 14 urtetik gorako gainerako kideen Nortasun Agiri
Nazionala, pasaportea, txartela, baimena edo bizileku-egiaztagiria.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala eta haren ordezkaritzaren egiaztagiria. Familia Liburua.
Banantzeko demanda edo banantzea izapidetu izanaren egiaztagiria edo oso behin-behinekoak diren neurriak gauzatzen ari direla dioen ziurtagiria.
Desgaitasun-ziurtagiria.
Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria (ofizioz erantsiko da).
Errentamenduko, azpierrentamenduko, ostatu-emateko edo gelak alokatzeko kontratua, dagozkien ordainagiriekin batera.
Harrera-zentro batean bizi dela egiaztatzeko agiri bat.
Bizikidetza-unitatearen kide guztien diru-sarreren eta ondarearen erantzukizunpeko adierazpena.
Familia-unitateko 16 urtetik gorako kide guztien diru-sarreren egiaztagiria:
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gizarte-langilearekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Gizarte-langilearekin elkartzea proposamena egiteko eta Banakako Arreta Programa sinatzeko.
5. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailera bidaltzea.
Prestazioa 12 hilabetez emango da, eta gehienez ere 30 hilabetez berritzeko aukera izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak ebazten du, baina eskaera izapidetu baino lehenago erreferentziako oinarrizko gizarte-laguntzailearekin elkartu behar du interesdunak, hura baita proposamena egiteko arduraduna.
Informazio gehiago:
http://www.bizkaia.eus/Home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=1537&idioma=CA&dpto_biz=9&codpath_biz=9|9532|238|1525|1537
Eskaera:
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO3/Temas/Impresos-%20Solicitudes%20DAS/SOLICITUD%20AEIS%202012.pdf?idioma=CA
Banku-kontuaren fitxa:
http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Ficha%20cuenta%20bancaria.pdf?idioma=CA
Zarteratzeko laguntza bereziaren proposamena:
http://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/PROPUESTA%20AEIS.pdf?idioma=CA