Diru-laguntzen xedea adinekoei zuzendutako gizarte-intereseko jarduerak eta ekimenak egiteko finantzaketa ematea da, zahartze aktiboa sustatzeko eta, zehazki, honako bi helburu hauek lortzera bideratutako jarduerak finantzatzea:
Erakunde onuradunak pertsona juridiko guztiak izango dira, nortasun juridiko propiorik ez dutenak barne, baldin eta diru-laguntzaren xedea arautzen duen aurreko puntuan deskribatutako gizartejarduerak sustatzen edo egiten badituzte, eta jarduera horiek udalerriarentzat interesgarri badira, Erandio Elizateko Udalak egiten dituen jardueren osagarri.
Gainera, 2011ko otsailaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Erandioko Udalaren diru-laguntzak emateko ordenantza erregulatzailean ezarritako betekizun orokorrak bete beharko dituzte, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte izan beharko dute, legez eratuak eta dagokien Erregistroan erregistratuak, egoitza Bizkaiko lurralde historikoan izanik eta Erandioko Udalean jardun beharko dutelarik.
Eskaerak beteta aurkeztuko dira, I. Eranskinean urteko deialdiarekin batera joango den eskaeraereduari jarraikiz eta honako dokumentazio hau barne:
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Diru-laguntza emateari buruzko ebazpena erakunde onuradunei jakinaraziko zaie, behar bezala arrazoitua eta gehienez lau hilabeteko epean eskaera egin zenez geroztik.
Erandio Elizateko Udalaren Diru-laguntzak arautzeko Ordenantza Orokorra, eta Gizarte Ongizate, Kirol, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Berdintasun eta Merkataritzaren Sustapen Arloetako Diru-laguntzei buruzko Arau Bereziak.
38/2003 Legea, abenduaren 17koa, Zergei buruzko Lege Orokorra
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera eta dokumentazioa Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza sailera bidaltzea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Eskaerak balioesteko txosten teknikoa egitea, ebazpen-proposamen eta guzti.
5. Dekretua ematea.
6. Ebazpena jakinaraztea.
ZERBITZU EKONOMIKOEK
7. Emandako diru-laguntzak ordaintzea.
Informazio gehiago lortzeko:
http://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2011/02/20110224a038.pdf#page=107